Itsas- ekosistemak ebaluatzeko software berria diseinatu dute

2016ko Martxoa 08,

SPRI_innovación_Azti
Neat, itsasoen ebaluazioan agintariei laguntzeko diseinatu da

Itsasoetako ingurumen- egoera analizatzeko helburuarekin, ikerkuntzarako Azti euskal zentroak koordinatutako europar proiektu batek, modu osatuan itsas- ekosistemen egoera ebaluatzea ahalbidetuko duen erreminta informatiko berri bat garatu du.

Neat deituriko software berria, Devotes ekimenaren testuinguruan diseinatu da eta Europa osoko ikertzaileek parte hartu dute horretan.

Proiektuko koordinatzaile eta itsas- biodibertsitatean aditu Ángel Borjak zehaztu duenez, erreminta, Baltikoan, Atlantikoan, Mediterraneoan eta Itsaso Beltzan burututako lau urteko lanaren fruitua da eta 14 herrialdetako 23 bazkidek parte hartu dute bertan.

“Neat, Europako herrialdeetako agintariei itsasoen ebaluazioan laguntzeko diseinatu da” adierazi du ikertzaileak; horrez gain, itsas- ekosistemak analizatzeko eginbehar korapilatsua, erreminta berri hau erabilita zeharo sinplifika daitekeela gaineratu du.

Bere garapenean inplikatutako ikertzaileen arabera, erreminta erabilerraza da eta doan eskura daiteke proiektuaren www.devotes-project.eu/neat webgunean.

Hamabi milioi euroko aurrekontua duen Devotes europar proiektuak, biodibertsitatea eta komunitate- itxasoen ingurumen- egoera ezagutzea du helburu.

Aztik koordinatzen duen ekimenak 23 bazkideren parte hartzearekin kontatzen du eta horien artean Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseilua (IZGK) aurkitzen da.

 

Devotes proiektua



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke