Irailaren 30ean itxiko dira INNOBIDEAK, berrikuntza ez-teknologikorako diru-laguntzen programak

2015ko Iraila 09,

Coach Sessions
Innobideak Programa

5 milioi euro produktuak hobetzeko eta merkatua zabaltzeko berrikuntzak egiteko. Innobideak-ek lau laguntza ildo ditu: estrategiarako, proiektuak ezartzeko, gaikuntzarako eta pertsonen parte-hartzerako

Innobideak programa, euskal enpresen lehiakortasuna bultzatzeko helburua duena berrikuntza ez-teknologikoko proiektuak diruz lagunduz, amaierara iristear da, 2015eko irailaren 30ean amaituko baita eskaerak aurkezteko epea. Laguntza hau eskatu nahi duten enpresek informazioa eskura dezakete www.spri.eus web gunean edo eta 902702142 telefonora deituz.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak ia bost milioi euro jarri ditu euskal enpresen esku Innobideak Estrategiaren bitartez.

Innobideak izenburupean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak lau laguntza-ildo eskaintzen ditu SPRIren bitartez, denak ere enpresa-jardueraren hainbat alderdiri erantzuten dietenak eta hobetu egiten direnak berrikuntza-jarduerei esker.

Lehiabidek kanpoko profesionalekin lankidetzan ari diren euskal enpresei laguntzen die produktuak eta zerbitzuak dibertsifikatzeko aukera emango dieten alderdiak identifikatzen, bide horretatik premia berriak estaltzeko eta merkatu berrietan sartu ahal izateko.

Kudeabidek kontraste elementu bat ematen die euskal enpresei, batetik, berrikuntza gradua eta, bestetik, hobetzeko aukerak neurtzeko. Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek elkarrekin prestatu eta adostu duten eskuliburu honetan, metodologia bat eskaintzen zaie enpresei kudeaketaren diagnostiko propioa egiteko eta “Kudeaketa Aurreratuaren Gidarekin” beren burua neurtzeko. Kudeaketa Aurreratuko kontrastean hobetu beharreko alderdiak zehaztu ondoren, kanpoko profesionalen laguntzarekin jarraituko da prozesua.

Pertsonak. Innobideak Estrategiaren barruko hirugarren laguntza-ekintzak Pertsonak du izena. Langileek enpresaren kudeaketan, emaitzetan edota jabetzan parte hartzea sustatzen du, enpresaren lehiakortasuna hobetzeko.

Azkenik, Prestakuntza ekimenak prestakuntza-moduluak eskaintzen dizkie enpresetako profesionalei, Kudeaketa Aurreratuaren giltzarriak ezagutu eta inplementatu ditzaten.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke