Inkoa-k berrikuntza indartzen lagunduko du Afrikako patata-ekoizpenean

2016ko Otsaila 24,

SPRI_innovación_Inkoa
Neiker nekazaritza-garapenerako institutuak ere parte hartuko du ekimen honetan

Elikadura-sektorerako soluzioen diseinuan espezializatuta dagoen Inkoa ingeniaritza-enpresa, Afrika ekialdeko zenbait herrialdetako patata-ekoizpenean berrikuntza indartzea xede duen proiektu bat koordinatzen ari da.

Spirit deritzon ekimen honetan, Neiker nekazaritza-garapenerako euskal institutuak parte hartuko du, Tanzania, Ruanda, Uganda eta Kenyako ikerketa-zentroekin batera.

Konpainia bizkaitarra proiektuaren alderdi teknikoa gauzatzeaz arduratuko da, Europar Batasunaren ACP S&T II programaren finantzaketaren laguntzaz, gosearen aurkako borrokari atxikitako giltzarrizko tuberkulu honen ekoizpen-prozesua hobetzeko asmoz.

Ekimen honen barruan, Inkoak nekazaritza arloko inkerketan diharduen komunitate zientifikoaren ezagutza kudeatzeko atari bat abiarazi du, ezagutza-trukea sustatu eta nekazaritzako eten zientifiko eta teknologikoa gainditzen laguntzeko.

Spirit proiektuaren bitartez, patataren inguruko ikerketan diharduten tokian tokiko zentroen finantzaketa areagotu nahi da, balio-kateari atxikitako eragileak ikerketa-proiektu berrietara erakarriz eta teknologia berritzaileak praktikan jarriz.

Patata-ekoizpena bikoiztu egin da 1994az geroztik Saharaz Hegoaldeko Afrikan, eta hazkunde horren % 70 Ekialdeko Afrikari dagokio, gehien-gehiena banakako nekazariek ekoitzita. Spirit proiektuak tokian tokiko sektore indartsua garatzen lagunduko die garapen-bidean dauden herrialdeei.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke