Ingeteam BEIn oinarritu da ikerketa indartzeko

2015ko Azaroa 18,

SPRI_financiación_Ingeteam
Akordioaren sinadura

Ingeteam euskal konpainiak Inbertsio-Banku Europarrarekin (BEI) izenpetu duen finantzaketa-akordioaren bitartez, 55 milioi euroko mailegua lortu du ikerketa, garapen eta berrikuntza arloko jardueretarako.

Akordioa hilaren hasieran sinatu zen Bilbon, Román Escolano BEIko presidenteordea eta Javier Ojeda Ingeteam-eko kontseilari ordezkaria tarteko izan zituen ekitaldi batean.

Mailegu honi esker, Ingeteam-ek ikerketa, garapen eta berrikuntza arloko estrategia indartu ahal izango du energia berriztagarrietako sorkuntzarako ekipamendu elektrikoen ekoizpen-sistemetan, konpainiak jakinarazi duenez.

Gainera, eragiketak, energia elektrikoa banatzeko sistemekin, industria-prozesuetarako kontrol-sistemekin eta tren-industriako trakzio-setoreari, ontzigintzari nahiz industriari zuzendutako ekipamendu elektrikoekin lotuta dauden proiektuak finantzatzen lagunduko du.

Finantzaketa-erakunde europarrak Ingeteam-i emandako bigarren mailegua da oraingo hau.

BEI 1958an sortu eta Europar Batasuneko 28 Estatu kideetara eta mundu osoko 130 herrialdetara hedatuta dago.

 

Ingeteam-en aurkezpena 



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke