Ikertzaile gazteak, Donostian egindako biomaterialen zientziaren inguruko tailerreko protagonistak

2015ko Urria 21,

Spri_innovación_CIC-Biomagune
Tailerraren helburua ezagutza trukea sustatzea da

Biomaterialetako ikerkuntza kooperatiboko Biomagune euskal zentroak lehen aldiz, biomaterialen zientziaren inguruko hitzaldi zikloa antolatu du, zeinetan gazte ikertzaile eta doktoratuek, espezializatutako entzuleen aurrean, beren proiektuak aurkezteko ardura izango duten.

Hilaren 19an eta 20an, Donostiako Parke Teknologikoko egoitzan egindako 1st Young Researchers Workshop on Biomaterials and Bioaplications (bioMAPP 15) zikloak ahozko esku- hartzeen bitartez, ikertzaile gazteei beren lanak defendatzeko aukera eman die.

“Orokorrean, espezializatutako kongresuetan, ikertzaile gazteak horma-irudien atalera mugaturik daude. Jardunaldi honekin, espezializatutako jendartearen aurrean ahozko aurkezpen bat egiteko aukera eskaintzen diegu” adierazi du jardunaldiko zientzia batzordeko kide eta ikertzaile Mónica Carrilek.

Komunikaziorako trebetasuna lortzea, ikertzaileen prestakuntza- prozesuko zati bat da.

“Ikertzaile gisa, zure entrenamenduko zati bat da, izan ere, egiten duzuna, kontatzeko modua bezain garrantzitsua baita” argudiatu du Carrilek.

Sesioak, zentroko zuzendari zientifiko Luis Liz Marzánen ongi etorriarekin hasi ziren eta Biomaguneko ikerkuntza esparruetara  bideratutako zenbait hitzaldi bildu zituzten, besteak beste, material biofuntzionalen, bioazalaren, irudi molekularraren, terapiaren, diagnosiaren eta katalisiaren ingurukoak.

Jardunaldian gainera, Philipps-Universität Marburg eta Biomaguneko ikertzaile Wolfgang Parak, Biomaguneko Jordi Llop eta Valladolideko Unibertsitateko José C. Rodríguez-Cabello bezalako zientzialariek emandako hitzaldiak eskaini ziren.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke