Ikerketa eta berrikuntza arloko lehentasunak Letoniaren EBko presidentetzan

2015ko Urtarrila 19,

imagen_spri_innovacion

Letoniak hartuko du EBren Kontseiluko presidentetza urtarrilaren 1etik ekainaren 30era. Letoniak lehen aldiz hartuko du bere gain EBren seihileko presidentetza, eta, hori dela eta, egitarau zabal bat aurkeztu du hiru lehentasun hauekin: lehiakortasuna, agenda digitala eta EBk munduan duen papera.


Epe luzeko garapen ekonomikoa bermatzeko xedez, presidentetzak ahalegin guztia egingo du EBko lehiakortasunean inpaktu handia duten esparruak lantzeko. Ikerketa eta berrikuntza funtsezkoak dira lehiakortasunerako eta enplegurako, hazkunde-iturri berrien hornitzaileak direlako. Letoniako presidentetzak lehentasun hauek markatu ditu esparru horretarako:

  • Europako Ikerketa Espazioa (European Research Area –ERA ingelesezko siglak) sustatzea, ERA Ibilbide Orria garatuz eta gobernantza hobetuz. Zentzu horretan, presidentetzak Europako Ikerketa Espazioa inplementatuko du, Europako balio erantsia handituko du eta ahalik eta ongien erabiliko ditu ikerketa arloko inbertsio publikoak.
  • Erraztasunak ematea ESFRI Ibilbide Orria (European Strategy Forum on Research Infrastructures) eta ERIC (European Research Infrastructure Consortium) inplementatzeko eta koherentzia hobetzea instrumentu horien, espezializazio adimenduneko estrategien eta eskualde nahiz eskualdez gaindiko politiken artean.
  • Open Science (Zientzia 2.0) kontzeptua hedatzea, bereziki dimentsio digitalaren bitartez, Europako zientziaren kalitatea eta bikaintasuna sustatzeari buruzko eztabaida zabaltzeko.
  • COSME eta Horizontea 2020 programen funtzionamendua erraztea, ETEek errazago eskura dezaten finantzaketa. Gainera, lehen aldiz antolatuko dute “Enpresa Berritzailearen Astea”, non informazioa emango baita ikerketa, berrikuntza eta ETEentzat eskaintzen diren finantzaketa eta laguntza neurriei buruz.
  • Politika espaziala bultzatzea. Beraz, hurbileko jarraipena egingo zaio Horizontea 2020 programaren Espazio atalaren inplementazioari (Lidergo Industrialari buruzko 2. zutabekoa), industria espazial lehiakor eta berritzailea bultzatzeko.

Informazio gehiago hemen:

Letoniako presidentetzaren programa

https://eu2015.lv/images/PRES_prog_2015_EN-final.pdf

Presidentetzaren web orria

https://eu2015.lv/

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke