IK4-Lortek eta Eroski kolektibo ahulen lan merkaturatzearen aldeko apustuagatik saritu dituzte

2015ko Azaroa 10,

SPRI_Emprendimiento_IK4-Lortek_Eroski
Saridunen irudia

IK4-Lortek zentro teknologikoa, elikagaien banaketa-kate Eroski, Miranda Fundazioa zaharren egoitza eta Arabako Elikagaien Bankua, La Caixak urtero, baztertze arriskuan dauden kolektiboen lan merkaturatzearen aldeko apustua egiten duten enpresei eskaintzen zaizkien Incorpora Euskadi 2015 sariak jaso dituzten euskal entitateak izan dira.

Sariak iragan hilaren 3an Donostian eman ziren, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Lan sailburuorde José Andrés Blascoren, La Caixaren Euskal Autonomia Erkidegoko eta Kantabriako lurralde zuzendari Juan Pedro Badiolaren eta La Caixaren Banku Fundazioaren Gizarte Arloko zuzendari Marc Simónen eskutik

IK4-Lortek zentro teknologikoak 2011z geroztik Incorpora programarekin kolaboratzen du, gizarteratzeko arazoak dituzten pertsonen lan merkaturatzearen aldeko apustuari so eginda. Egun, langileen %30a kolektibo ahulenetako pertsonak dira.

Sariek gainera, Eroski, Barakaldoko irabazi asmorik gabeko pertsona nagusiak artatzeko Miranda Fundazioa eta Arabako Elikagaien Bankua bezalako konpainia eta instituzioen lana aintzatetsi zuten.

Finantza-entitate katalanaren Incorpora programaren testuinguruan sortutako sariek euren estrategiari osagarri soziala gehitzen dieten enpresak nabarmendu nahi dituzte.

Epaimahaiak maneiatzen dituen baldintzen artean, langile guztiei dagokiolarik pertsona ahulenen kontratazio kopurua, integratutako langileen profila eta kontratazioen bataz besteko iraupena daude.

La Caixa-ren Incorpora Sariak 



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke