Hervel Elektrokimika, industria hondakinen tratamenduen sistema berrien diseinurako proiektu bateko buru da

2015ko Iraila 29,

Spri_innovacion_Hervel
Hutsean lurruntzeak hondakin-uren erabateko berrerabiltzea lortzen du

Hervel Elektrokimika enpresa bizkaitarra, Hervaporador deituriko proiektu teknologiko bateko buru da. Proiektuak industria sektoretik eratorritako hondakin likidoen tratamendurako ekipo bat garatzean datza, hutsean lurruntzeko teknikan oinarritutakoa.

Gaiker-IK4 euskal zentro teknologikoak parte hartzen duen ekimenak, gaur egun hutsean lurruntzeak dituen eragozpenak gaindituko dituzten eta tratatutako ura berrerabiltzen ez duten, baizik eta kostuak murrizteko zuzenean lurruntzen duten efluenteen tratamendu sistemen diseinua aurreikusten du.

Proiektu honek, produktuak garatzeko eta enpresa zientifiko eta teknologikoak bultzatzeko eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak sustatutako GAITEK laguntza programaren babesa jaso du.

2013an hasi eta aurtengo abenduan bukatuko den ikerkuntzan, Gaiker-IK4k uren tratamendurako, sistemaren balidaziorako, laginen karakterizazio analitikorako eta garatutako prototipoaren ingurumen-balidaziorako aholkularitza teknologikoko lanak betetzen ditu.

Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa ere duen iniziatiba hau, merkatuan diren efluenteen tratamendu- sistema desberdinek, parametro guztietan legeak ezarritako mugak betetzen diren ala ez bermatzeko zailtasunak dituzten testuinguruan kokatzen da.

Hutsean lurruntzeak teknikoki gogobeteko emaitzak izan ditu eta hondakin-uren erabateko berrerabiltzea lortzen du, hala ere, energia asko kontsumitzen du eta eragiketa eta mantentze kostu handiak behar ditu; hori dela eta, diseinatutako ekipoak kostuak nabarmen murriztuz, ingurumen baldintzak betetzea du helburu.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke