Harvard Business-eko Ketels adituak goraipatu egin du Eusko Jaurlaritzaren ausardia 80ko hamarkadan industriaren aldeko apustua egin zuelako

2015ko Urria 21,

spri_innovacion_basqueclusterday
Arantxa Tapia sailburua, erdian, eta bere alboan, Christian Ketels eta Jon Azua

Harvard Business School-eko TCI-Network sareko presidente Christian Ketels-ek Basque Cluster Day jardunaldiaren lehen edizioan esan duenez, sasoi hartan “jendeak pentsatzen zuen ekonomia zaharkitua zegoela eta zerbitzuetara jo beharra zegoela”. Jaurlaritzaren harako erabaki hari esker posible izan da sektore berrietan sartzea”. “Kluster sendoak dauden tokietan, badaude baita ere soldata altuagoak, erresistentzia handiagoa krisiari aurre egiteko, start-up gehiago eta enpresa arrakastatsuagoak”. Mondragon Taldearen barruan dagoen eta AFM eta Hegan klusterretako kide den Danobat  enpresako Anton López Usozek hauxe adierazi du: klusterren barruan egoteak “aukera eman digu arazoak partekatzeko, eta munduan kokatzen lagundu digu”.

 

Lehendakariorde ohi eta Euskadiko kluster politikaren bultzatzaile Jon Azuak azpimarratu duenez, “Euskadin klusterizazioan inplikatuta dauden 2.500 pertsonak dira benetako energia”.

Kluster arloko aditu garrantzitsuenetako batek, Harvard Business School-eko TCI-Network-eko presidente Christian Ketels-ek goraipatu egin du asteazken honetan Eusko Jaurlaritzak duela bi hamarkada baino gehiago politika industrial berritzaile horren alde egiteko hartu zuen erabakia. 80ko hamarkadako industri krisialdi betean, jende gehienak erabaki zuenean zerbitzuetan zentratzea eta industria baztertzea, “konfiantza handia behar zen esateko ondo egiten dakigunari ekingo diogula”, adierazi du Ketels-ek Euskadiko kluster politikaren 25. urteurrenarekin batera egin den Basque Cluster Day ekitaldiaren lehen edizioan.

 

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantxa Tapiak ireki duen jardunaldi honen bidez gogoeta bat egin nahi izan da kluster politikaren azken garaiko bilakaerari buruz, batez ere Euskadikoari buruz, eta baita ere Espezializazio Adimendunerako Ikerketa eta Berrikuntzako Estrategiaren (RIS3) hedapenaren testuinguruan kluster politika horrek dauzkan eta izango dituen erronkei buruz. SPRI Taldeak eta Orkestrak (Lehiakortasunaren Euskal Erakundeak) antolatutako jardunaldi horretan omenaldia egin zaio Jon Azuari, lehendakariorde eta Industria sailburu izan zenari eta kluster ekimenen bultzatzaile eta aitzindariari. Sailburuak garaikur bat eman dio Azuari egin duen lanagatik.

Christian Keltes-ek esan duenez, duela 25 urte Euskadik industriaren eta kluster politikaren alde egitea erabaki zuenean, “jendeak pentsatzen zuen ekonomia zaharkitua zegoela eta zerbitzuetara jo beharra zegoela”. Jaurlaritzaren  erabaki hari esker posible izan da sektore berrietan sartzea”.

Harvardeko irakasleak goraipatu egin du Jaurlaritzaren ikuspegia klusterrak tresna bezala erabiltzeko. “Euskadin asmoa ez da izan klusterren bidez arrakasta lortzea. Beste herrialde batzuetan bide bakarreko ikuspegi bat aukeratu da, baina kalea norabide bikoa denean onurak ikusten dira, Euskadin gertatu den bezala. Horregatik, hemen beste toki batzuetan baino hobeto funtzionatu du”.

Ketels-ek esan du garrantzitsua dela Europako eskualdeen lehiakortasuna hobetzea klusterren bidez. “Kluster sendoak dauden tokietan, badaude baita ere soldata altuagoak, erresistentzia handiagoa krisiari aurre egiteko, start-up gehiago eta enpresa arrakastatsuagoak”. Orobat esan du berrikuntzarako laguntzek “espezifikoak izan behar dutela, eta ez horizontalak. Kontua ez da kluster gehiago egitea”.

Kluster politikan Jaurlaritza gauzatzen ari den berrikuntza planen ildotik, Ketels-ek esan du “aldaketari zabalik egon behar dugula”. Txarrena da erosokerian erortzea. Ez dut uste halakorik gertatzen ari denik Euskadin. Kanpoan asko ikas dezakegu EAErengandik”.

Basque Cluster Day ekitaldian eztabaida-mahai bi antolatu dira klusterretako arduradunekin. IKT sektoreko Gaia enpresako Tomás Iriondoren ustez, erronketako bat da: “elkar ezagutzea, lotura bat sortzea eta konfiantza izatea. Hori kluster batean lortuko bagenu, bikain funtzionatuko luke”, segurtatu du. Orobat  esan du “enpresek lideratu behar dituztela klusterrak”.

Zuraren, ekipamenduaren eta diseinuaren sektoreko enpresak biltzen dituen Habic-eko Eduardo Jiménezek gogoratu du ez zirela sortu Jaurlaritzaren ekimenez, baizik eta enpresek bultzaturik krisia iritsi zenean. “ETE izateak balio erantsia eman digu, berdinez berdin esertzen baitira eztabaida-mahaietan. Pertsonen proiektu bat da, guk konfiantza horiek bideratzen ditugu. Argi daukagu enpresak direla protagonistak”.

 

Mondragon Taldearen barruan dagoen eta AFM eta Hegan klusterretako kide den Danobat enpresako Anton López Usozen hitzetan, klusterren barruan egoteak “aukera eman digu arazoak partekatzeko eta munduan kokatu gaitu”. Aeronautikaren alde egin genuen eta Hegan klusterrean sartu ginen, laguntzen digulako hor goian zer dagoen ikusten”.

Ingurumen industriak biltzen dituen Aclima klusterreko Xabier Cañok azpimarratu du bere elkartea “transbertsala dela, gure lanaren helburua lehiakortasuna sortzea delako”.

Jon Azua omenduak ere parte hartu du eta esan du “Euskadin klusterizazioan inplikatuta dauden 2.500 pertsonak direla benetako energia”. Gogoratu du duela 25 urteko lehen kluster proiektua balio erantsiko altzairuaren sektorekoa izan zela, “baina ez zen ongi atera, ez genuelako eduki enpresen eta erakundeen laguntzarik”.  Adierazi du “ez dagoela zertan kluster bat ipini zure bizitzan, ekonomia klusterizatu baino”. Etengabeko lehiakortasun prozesu batean murgildu behar gara”. Etorkizunari dagokionez, uste du “gobernu-siloekin” bukatu beharra dagoela. Egunik egun, gero eta gehiagok izan beharko dute klusterretako kide. Eta gobernuek egitura indartsuak behar dituzte”.

 

Makina-erremintaren AFM klusterreko Xabier Ortuetak esan du erronka garrantzitsuena dela “pertsona talde kualifikatuago bat edukitzea, hasi bata zuriz jantzita daudenetatik eta gorbata eta buzoa daramateneraino”. Energia klusterreko José Ignacio Hormaetxek adierazi du “probetxu handiagoa atera behar dugula ETEak klusterraren barruan sartuz. Azken urteotan gurean 24 ETE sartu ditugu. Eta enpresa handiak konbentzitu behar ditugu sinetsi dezaten honek balioa emango diela”.

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alexander Arriolak itxi du jardunaldia, esanez Jaurlaritzaren kluster politika berria “ezinbestekoa dela, mundua aldatzen ari delako. 25 urtez gauzak ondo egin dira, baina eboluzioari egokitu behar gatzaizkio. Exijenteak izango gara, baina lagunduko dizue

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke