Gorabide eta Lantegi Batuak erakundeek 151 milioi euroko balio soziala sortu zuten 2014an

2016ko Otsaila 23,

Lantegi Batuak erakundearen instalazio bat.

Argi dago Lantegi Batuak eta Gorabide bezalako erakundeek- ezintasunak dituzten pertsonen gizarteratze eta laneratze arloetan dihardutenek- egiten duten lanak onurak dakarzkiola gizarteari, baina orain arte oso zaila izan da balio hori kuantifikatzea. Deusto Business School-eko José Luis Retolaza ikerlariak eginiko azterlan batek zifrak jarri dizkio bi erakundeek sortzen duten balio sozialari, eta emaitzak ikusgarriak izan dira.

Bien artean 151 milioi euroko balio gordina sortu zuten 2014an, eta 76 milioi euro itzuli zizkioten administrazioari, diru-laguntza publikotan jaso zituzten 42 milioiak baino askoz gehiago. Aztertutako epea zabalduz gero, irabazi asmorik gabeko bi erakunde horiek 1.107 milioi euroko balio sozial gordina sortu zuten 2007 eta 2014 artean, eta 530 milioi itzuli zituzten diru-kutxa publikoetara.

Datu horiek lortzeko erabilitako metodologiak hainbat elementu konbinatzen ditu: analisi kuantitatiboa (langileen kotizazioa, zerbitzu sozialetan eta osasun zerbitzuetan aurrezten dena, e.a.) eta baita ere kualitatiboa. Bigarren kasu horretan, oinarritzat hartu da Gorabide eta Lantegi Batuak erakundeetako interes-taldeek jaso duten balioa: hornitzaileek, familiek, hurbileko antolakundeek eta administrazioak.  Hala, ikerketaren bidez posible izan da bi erakundeek sortu duten balio soziala dirutan kontatzea.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke