Goierriko enpresek bat egin dute offshore arloan negozio-aukera berriak bilatzeko

2016ko Urtarrila 13,

Spri_innovacion_get_goierri
Get Subsea ekimenak Innobideak-Lehiabide programaren babesa du

Goierriko gipuzkoar eskualdeko enpresek osatutako talde batek aliantza sortu dute, offshore energia- sektorea hornitzeko tamaina handiko pieza metalikoen diseinurako beren gaitasunak batzeko asmoz.

Get Subsea deituriko ekimenak, Goieki eskualdeko garapen agentziaren eta Euskadiko Gobernuak euskal enpresen lehiakortasuna bultzatzeko Innobideak-Lehiabide programaren babesa du.

Get Subsea-k, Irizar Forge, Juan Lasa Tailerrak eta Arri enpresa txiki eta ertainek, sakonera handiko uretan kokatutako plataformentzako eta gasbideentzako pieza metaliko handien garapenerako gaitasunak biltzea du helburu.

Produktua, merkatua eta sakontasun handiko erakusketa jardueren eremu geografikoaren dibertsifikatzea ahalbidetzen duen negozio-eredu baten bideragarritasuna aztertzean oinarritzen den proiektuak Lehiabide programaren laguntza jaso du. Programa hau, enpresa garapenerako SPRI euskal agentziak artikulatutako erraminta da eta euskal enpresen lehiakortasun posizionatzearen alde egiten dituzten proiektuak laguntzea ahalbidetzen du.

Get Subsea ekimenak, gainera, eskualdeko enpresentzako negozio- alternatiben aukerak bilatzean jarduten duen Goiekiren babesa jaso du, garapen agentzia horretako kudeatzaile Iker Galparsororen hitzetan.

Inguruko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna suspertzeko, Goiekik enpresen arteko lankidetzan oinarritutako zenbait proiektu ditu, bai balio gehigarri handiko proiektuen betetzea bultzatzeko, bai bere nazioartekotzea sustatzeko.

Testuinguru honetan, 2012an Get Goierri Basque Country sortu zen, inguruko enpresa txiki eta ertain desberdinek osatzen duten eta nazioarteko merkatuetarako zabalkundea sustatzeko marka.

Get Goierri Basque Country 



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke