Gobernu zentralak laguntzak eskaini dizkie Europako Horizontea 2020 programatik kanpo gelditu diren euskal ETEei

2015ko Uztaila 16,

spri_innovacion_instrumento pyme
ETE Tresna.

Gobernu zentralak, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren (MINECO) bitartez, laguntzak eskaini dizkie Europako Horizontea 2020 programako diru-laguntzak eskuratu ez dituzten ETEei, hau da, 2014an eta 2015ean Horizontea 2020 programako ETE Tresna ekimeneko I. Fasean proposamen bat aurkeztu eta, 12 puntu edo gehiagoko puntuaketa lortu arren, aurrekontu arrazoiengatik finantzaketarik jaso ez dutenei. Euskadin baldintza horiek betetzen dituzten 14 enpresa daude.

Ministerioak 8,6 milioi euroko partida bat prestatu du ETE horiei laguntzeko. Deialdiaren helburua da diru-laguntza bat ematea I. Fasera aurkeztutako proposamenei, beren negozio ideiaren bideragarritasuna eta eskalagarritasuna sendotu dezaten eta, hala nahi badute, H2020ko ETE Tresna programaren 2. Fasera aurkeztu daitezen arrakastarako berme handiagoarekin, edo bestela, ideia beren kabuz garatu dezaten.

Eskaerak aurkezteko epea 2015eko uztailaren 14an (asteartea) zabaldu zen eta uztailaren 28an amaituko da.  Eskaera egiteko alta hartu behar da Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako Estatu Idazkaritzako Erakunde Sisteman:

ETE Tresna Europar Batasunaren programa bat da, zeinak helburutzat baitauka laguntza ematea berrikuntza proiektu baten bidez hazteko, garatzeko eta nazioartekotzeko asmoa duten enpresei. Plan erakargarria da, 2.800 milioi euroko diru-hornidura izango duelako datozen zazpi urteetan; gainera, Horizontea 2020 programaren barruan sartuta dago, ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko estrategia europarrean alegia.

ETE Tresna programak ETEen proiektu izarrak finantzatzen ditu, baldin eta negozio aukera bat eskaintzen badute epe ertainera hazteko. Onartutako proiektu bakoitzak gehienez 2,55 milioi euroko finantzaketa publikoa jaso dezake.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke