GECEM Masterrak erreskaterako gailu bat eta janaria entxuferik gabe berotzeko tuper berritzaile bat saritu ditu

2015ko Otsaila 17,

imagen_spri_innovacion

Graduondoko ikasleek osatutako diziplina-anitzeko bi taldek GECEM Masterraren (Enpresen Lehiakortasunerako MBA Executive Kudeaketa Masterra) saria jaso dute aurkeztutako enpresa-proposamen bitxi eta berritzaileengatik: istripua izandako pertsonak aurkitzeko gailu bat eta janaria entxuferik gabe berotzen duen tuper bat.


UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Enpresen Antolakuntza Sailak sustatutako GECEM Masterraren (Enpresen Lehiakortasunerako MBA Executive Kudeaketa Masterra) orain arteko 18 edizioetan, estreinako aldiz, urteko saria ex aequo banatu da.

Saritutako erreskate-gailua, Gloder deritzona, globo bat askatu eta mendiko nahiz itsasoko kirol eta aisia-jardueretan ezbeharren bat pairatu duen edozein pertsona berehala aurkitzea ahalbidetzen duen terminal eramangarria da.

Oso erraz eraman daitekeen tamaina eta pisu txikiko mekanismoa da, eta posizionamendu bisualeko sistema denez gero, istripua izan duten pertsonak erreskatatzeko denbora murrizten du.

Saritutako beste proiektua, Ralph izen komertziala duena, bateria baten bidez janariak edozein lekutan eta sare elektrikora konektatu beharrik berotzeko aukera eskaintzen duen tuper berritzailea da. Horrez gain, janaria gordetzeko barruko aldea hermetikoki ixten duen estalkia dauka, baita azkenburukoa, mahai-tresnak, zapiak eta aho-higienerako kit bat eramateko zokondoak ere.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke