Gaiker eta Walter Pack, automobilaren sektorerako ukipen- gainazalak diseinatuko duen Europako proiektu baten parte hartzen ari dira

2016ko Martxoa 15,

SPRI_innovación_Gaiker
Ekimena, Europar Batzordearen Horizonte 2020 programak finantzatzen du

Erabiltzaileen eta gailu elektronikoen artean komunikazio bide moduan funtzionatzen duten pantaila eta interfazeak, aginte mahai izatetik ukipen- gainazaletarako bilakaera prozesua bizi izan dute. Hala eta guztiz ere badira oraindik ere zenbait muga. Hori dela eta, Gaiker-IK4 ikerkuntza zentroa eta Walter Pack euskal enpresa, automobilaren sektorera bideratutako ukipen- gainazal adimendun berriak garatzea helburu duen Europako proiektu baten parte hartzen ari dira.

Happines deituriko ekimenak, TOLAE (Haptic Thin and Organic Large Area Electronic Technology) teknologiaren bitartez garatuko ditu gainazal horiek, ukipen- pantailaren prestazioak, teklatuaren fidagarritasunarekin osatzea ahalbidetzen duen sistema, hain zuzen ere.

Proiektua, estetika eta ukipen gainazala, berrelikadura haptikoa delakoarekin, hots, botoi bat sakatzearen sentsazioak agindua jaso dela eskaintzen duen segurtasunarekin, bateratzen dituen gainazala diseinatzea du helburu.

Berrikuntza bultzatzeko Europar Batasuneko Horizonte 2020 programaren bitartez finantzatutako ekimenak, automobilaren merkatuan teknologia hau aplikatzeko balio-katean parte hartzen duten eragile guztietako ordezkariak biltzen ditu.

Laburbilduz, ekimenak, automobilaren instrumentu-taula baten, ukipen- detekzioa eta berrelikadura disruptiboaren gaitasunak integratzen dituen gizakia-makina interfaze teknologia berria eskainiko du.

Ekimen honen partzuergoan, beste enpresa eta entitateen artean, Alemaniako Bosch multinazional teknologikoa eta Glasgow-eko Unibertsitateak ere parte hartu dute.

 

Gaiker-IK4 zentroaren aurkezpena



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke