Food Style-k arrautza frijitu izoztuak salduko dizkio Okin-i eta Sodexo-ri

2015ko Urria 08,

Spri_Innovación_Food-Style
Food Style-en arrautza frijitua

Food Style elikadura-enpresa arabarrak akordio bana lortu zuen udan Okin taldearekin eta Sodexo kolektibitateen catering-enpresarekin bere produktu nagusia merkaturatzea: arrautza frijitu izoztua.

Kontratu hauek, 2014an Makro handizkako banatzailearekin sinatutakoari gaineratu zaio. Egun, 100.000 arrautza izoztu saltzen dizkio hilero Makrori.

“Sodexo eta Okin-en hornitzailea izatea oso aurrerapauso handia da gogoan darabiltzagun asmoei dagokienez, herrialde askotan hedatuta daudelako. Espainian bakarrik, Sodexo-k 15.000.000 menu lantzen ditu hilero”, adierazi du Javier Yzuel konpainiako gerenteak.

Une honetan, Food Style nazioarteko hedapena negoziatzen ari da Estatu Batuetako banatzaileekin, han ireki duen bulegoaren bitartez, eta Erresuma Batukoekin.

“2016ko lehen hiruhilekoan ekingo diogu Europa mailako hedapenari, sektore guztietarako kontratuen bitartez”, gaineratu du Yzuel-ek, eta 900 salmenta-puntu baino gehiago dituen britainiar banatzaile batekin merkaturatze-akordioa ixteko zorian daudela ziurtatu du.

Horrez gain, enpresak berrikuntzan eta produktu berrien garapenean inbertitzen jarraitu du, eta ahalegin horren ondorioz, urtea amaitu baino lehen, arrautza nahasi izoztuak tarteko dituen eskaintza berri bat aurkezteko asmoa du.

“Izugarri onak dira, eta lau barietate aterako ditugu hasteko: arrautza hutsik, hirugiharrarekin, txorizoarekin eta gaztarekin”, aurreratu du Yzuel-ek.

“Nekez sinets daiteke arabar enpresa txiki-txiki bat sektoreko izen handiekin harremanetan ibiltzeko gauza izatea, baina helburu argiak ditugu eta arrautza izoztuaren erreferentzia bihurtuko gara”, esan du.

Iturria: Estrategia Empresarial

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke