Euskal enpresen hondakinen kudeaketa eraginkorraren praktikak aztergai

2015ko Azaroa 18,

Spri_emprendimiento_ihobe_jornada
Sesioak metalen transformazio sektoreari bideratuta daude

Enpresa-sarean jardunbide ekoeraginkorrak inplementatzearen abantailak ezagutzera emateko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak, jardunaldi teknikoa antolatuko du Bilbon, metalaren sektorean hondakinen kudeaketa plan arrakastatsua duten enpresen ezaguera transferitzea bilatzeko eta ETEetan aplikatzea errazteko asmoz.

Ekoizpen eraginkorra: Metalaren sektorean materialak eta hondakinak minimizatzeko jardunbide egokiak trukatzea deituriko jardunaldia bizkaitar hiriburuan egingo da datorren azaroaren 26an

Sesioak metalen transformazio sektoreari bideratuta daude eta formatu arin eta dinamikoaren bitartez planteatuta daude, bertan parte hartzen duten hamar euskal erakunde baino gehiagok euren ezagutzak bertaratutakoekin parteka ditzaten.

Enpresek, aurrezki ekonomikoak ahalbidetu dizkien hondakinak minimizatzeko planak martxan jartzearen bitartez lortutako erdiespenak aurkez ditzaten aurreikusita dago.

Jardunaldia honako hauetara bideratuko da: mekanizazio, koipegabetze, gainestaltze  prozesuak baita produktu kimikoen kudeaketari ere. Esperientzia bakoitzaren aurkezpen labur baten ostean, bertaratzen direnek, 30 minutuko 3 eztabaida-foroetan parte hartzeko aukera izango dute, bertan, hizlariek, interes handieneko alderdietan so egin eta informazio gehiago eskainiz.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke