Euskadin lehen seihilekoan eskatutako patenteen kopuruak behera egin du

2015ko Uztaila 29,

Spri_emprendimiento_barrixe
Euskadiko eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako patente berrien grafikoa.

Euskadin aurtengo lehen seihilekoan eskatu ziren patente berrien kopurua 76ra heldu zen, aurreko urteko aldi berean baino zazpi eskaera gutxiago eta 2013ko urtarrila eta ekaina bitartean baino 12 gutxiago, datu ofizialen arabera.

Esparru geografikoei dagokionez, patenteen eskaera Bizkaiko Herrialdean 34ra heldu zen urteko lehen seihilekoan, 2014an baino bi gutxiago.

Gipuzkoak aurreko urteko zifra berari eutsi zion, aipatutako aldian 31 eskaera erregistratzerakoan;  beste aldetik, Arabak urte honetako urtarrila eta ekaina bitartean 11 patente berri eskatu zituen, 2014an baino bost gutxiago.

Bizkaiak beherako joera agertzen du ia tankera guztietako patenteetan, industria diseinuaren eskaeretan salbu, izan ere urteko lehen seihilekoan 16ra heldu arte, 2014 urtearekin alderatuta, hiru gehiago.

Tankera honetako patenteen areagotzea Araban ere aurreko urtearekin alderatuta hiru eskaerakoa izan da eta 2015eko ekainean, orotara zazpi izan dira.  Gipuzkoan, aldiz, 9tik 3ra pasa dira, 2013ko mailatik behera kokatzen delarik.

Zifra hauek, Euskadi osoak industria diseinuaren patenteen eskaerari dagokionez egonkortasun bat mantentzen duela erakusten dute. Hala eta guztiz ere, erabilera ereduen patenteen eskaerek behera egin dute Herrialde Historiko guztietan eta aurtengo urtarriletik ekainera bitartean 43 izan dira guztira, 2014ko denbora tarte bearekin alderatuta 28 gutxiago.

Datuak, Bizkaiko Berrikuntzaren Barrixe Behatokiak bildu ditu; honek, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak hilero jakitera ematen dituen erregistroekin Euskadi eta bere herrialdeentzako txostena egiten du.

Patenteen eskaera 



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke