Euskadik Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen XXI. edizioa ostatutako du hilaren amaieratik

2015ko Urria 07,

pri_innovacion_Semana gestion avanzada2
Astearen kartela.

Euskadik berriro ospatuko du Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea, aurten bere 21. edizioa beteko duena. Euskalitek koordinaturiko eta SPRI Taldearen (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziaren) laguntzaz antolaturiko ekitaldi hori urriaren 26tik azaroaren 6ra izango da.

Aurtengo nobedadea da kongresu bat egingo dela Bilboko Euskalduna Jauregian, urriaren 26tik 30era bitartean. Asteko egun bakoitza kudeaketa aurreratuko elementu bati eskainiko zaio: estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea, berrikuntza eta emaitzak. Ekitaldian parte hartuko dute UPV/EHU-k, Asle-k, Modragon Eskola Politeknikoak, Aenor-ek, Lantegi Batuak-ek, Mutualia-k, Emakundek, Ekonomialarien Euskal Elkargoak, Gorabidek eta, besteak beste, Bilboko Apezpikutzak.

Gainera, azaroaren 2tik 6ra hainbat jarduera egingo dira Gasteizen, Donostian eta Bilbon, eta baita ere Durangon eta Galdakaon, non hainbat gai landuko baitira osasun, industria, irakaskuntza eta berdintasunari buruz.

Iaz 48 jarduera egin ziren, eta 65 erakundek parte hartu zuten 3.300 lagun bildu zituzten jarduera horietan.  Hauxe da aurtengo Astearen leloa: “erakunde aurreratuak lortzeko, Kudeaketa Aurreratua ”.

 Asteko ekitaldiak 

 



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke