Europako Batzordeak 500 milioi euro mobilizatuko ditu mikro-enpresei eta enpresa sozialei kredituak emateko

2015ko Uztaila 01,

spri_innovacion_FondoEmploymentSocialInnovation
Enplegu eta Berrikuntza Sozialerako programa.

Europako Enplegu eta Berrikuntza Sozialeko Programaren barruan, EBk eta Europako Inbertsio Funtsak akordio bat lortu dute enpresa sozialen eta mikro-enpresen finantzaketa sustatzeko, eta akordio hori beraizik zuzendurik dago betiko merkatuan kredituak eskuratzeko zailtasunak dituzten enpresei. Laguntza horiek 96 milioi euroko berme funts batetik aterako dira, zeina Europako Inbertsio Funtsak kudeatuko baitu datozen 7 urteetan. Europako Batzordearen esanetan, konpromiso honi esker 500 milioi euro mobilizatuko dira kreditutan.

Akordio honen bidez, EBFk ez du eskainiko laguntza zuzenik,  baizik eta berme funts bat tokiko finantza bitartekarientzat, esaterako mikro-kredituko erakundeentzat eta EB-28ko bankuentzat. Hala, erakunde horiek enpresa sozialen eta mikro-enpresen proiektuak finantzatu ahal izango dituzte eta aldi berean kreditu arriskutsuei babesa eman. Programa hori EU Progress Microfinance Iniciative delakoaren jarraipena da, zeinak finantzaketa lortu baitzuen Europako 20 herrialdetako 30.000tik gora ekintzailerentzat, asko langabezian zeudenak.

Enplegu eta Berrikuntza Sozialeko Programa (EaSI ingelesezko siglak) ekintzailetza soziala finantzatzeko eta mikro-finantzaketa bultzatzeko tresna bat da, eta guztira 193 milioi euro banatuko ditu 2014-2020 urteen artean. Europako Batzordeak zuzenean kudeatutako programa honen helburua da kalitatezko enplegu sostengarria sustatzea, bazterkeria sozialari aurre egitea eta lan baldintzak hobetzea.

Europako Batzordeko datuen arabera, Europako konpainia guztien %90 inguru mikro-enpresak dira, eta beraz beren papera erabakigarria da enplegua bultzatzeko orduan.  Hala ere, finantzaketa lortzea da beren arazo nagusietako bat, eta horregatik EaSI programak 25.000 eurorainoko mikro-kredituak emango dizkie, beren jarduera garatu dezaten. Programak lehenbizikoz lagunduko die  enpresa sozialei EaSI Garantee atalaren bidez, zeinak 500.000 eurorainoko inbertsioak bermatuko baititu.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke