ES | EU


2015ko Urtarrila 23


SPRIk, Basque Enterprise Europe Network Partzuergoaren koordinatzaileak, B2B Enpresa Topaketak antolatu ditu 2015eko martxoaren 12an, ImagineNano 2015 nazioarteko ekitaldiaren barruan. Antolakuntza-lanetan laguntzaile ditu baita ere partzuergoko beste kide batzuk, Espainiako gainerako Partzuergoak eta Nano- and Microtechnologies, Aeronautics and Space eta BioChemTech Talde Sektorialak.

ImagineNano ekitaldiaren hirugarren edizioa Bilbon izango da, 2015eko martxoaren 10etik 13ra, Bilbao Exhibition Centre-n (BEC). Fundación Phantoms, CIC nanoGUNE, Donostia Internacional Physics Center eta Euskampusek antolatu dute ekitaldia, non aldi bereko hainbat hitzaldi tematiko eskainiko baitira. Horrez gain, erakusketa industrial handi bat egingo da, etorkizuneko nano-joerak aztertzeko. Bestalde, nanoBasque Agentziak (SPRI) hainbat saio antolatuko ditu Industria Foroan, eta pabilioi bat izango du erakusketa-eremuan euskal enpresa eta eragileek arlo horretan garatu dituzten aurrerapen garrantzitsuenak erakusteko. ImagineNano da nano-zientzien eta nano-teknologiaren arloko Europako ekitaldi nagusia (2013an 43 herrialdetako 167 enpresa eta 1.230 bisitari izan zituen).

Enpresa Topaketa hauen helburua da enpresei eta bereziki ETE, startup, ikerketa zentro eta unibertsitateei aukera ematea nazioarteko lankidetzarako bazkideak aurkitzeko, merkataritza-akordioak, jointventure hitzarmenak, azpi-kontratazioak edo transferentzia teknologikoko ekintzak egiteko eta I+G-ko proiektuetan kolaboratzeko. Topaketetan bilera bilateralak egingo dira, parte-hartzaileek aukera izan dezaten lankidetzan jarduteko mikro- eta nano-teknologiak sektore industrial desberdinetan garatzen eta aplikatzen dituzten nazioarteko enpresa berritzaileenekin. Aipatzekoa da ekitaldi hau bat datorrela Euskadiko espezializazio adimenduneko estrategiaren (RIS3) lehentasunekin, hots: fabrikazio aurreratua, energia eta bio-zientziak (osasuna).

Informazioa:

B2B Enpresa Topaketak:https://www.b2match.eu/imaginenano2015

ImagineNano 2015 : http://www.imaginenano.com

Harremanetarako:

Amaia Martinez:nanobasque@spri.eus

Arturo Antón: aanton@spri.eus