Irizarren i2e delakoa, Espainiako 2015eko Autobusa

2015ko Otsaila 10,

imagen_spri_innovacion

Irizar euskal konpainiaren i2e autobus elektrikoak, Viajeros errepide bidezko garraioari buruzko aldizkariak ematen duen urteko autobusik onenaren saria irabazi du , sektoreko enpresariez, aditu teknikoez ea automobilgintza arloko adituez osatutako 29 kideko epaimahaiak hartutako erabakiaren haritik.


Saria emateko ekitaldia urtarrilean egin zen Madrilgo hotel batean, agintariak, erakundeen ordezkariak eta enpresariak tarteko zirela.

Irizar i2e, konpainiak berrikuntzan eta jasangarritasunean inbertitzearen alde abiarazitako apustuaren emaitza da. Euskal enpresa-taldeak eta bertako zenbait zentro teknologikok diseinatutako modelo hau garraio ekoeraginkor eta jasangarriaren erreferentzia bihurtzeko bokazioaz plazaratu da.

Ibilgailuak 200 eta 250 kilometro tarteko autonomia du, eta bost orduko kargaldia aski da 16 ordu arteko gidatzea bermatzeko, trafiko handiko baldintzetan eta 17 kilometro orduko batez besteko abiaduran.

Gainera, iraunkortasunari buruzko saiakuntzetan, autobus fidagarria dela egiaztatu da, eta europar estandarretan oinarritutako teknologiari esker, gas kutsatzaileen zero emisioaz ibil daiteke errepideetan barna.

Hauxe da Irizar konpainiaren autobusak Viajeros aldizkariaren saria jaso duen bosgarren aldia, baina lehendabiziko aldiz autobusen kategorian lortu du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke