ELGAk Argentinako Kordoba eskualdeari buruzko azterlan bat egitera gonbidatu du SPRI

2016ko Martxoa 14,


 

SPRI mundu osoko beste sei aditurekin batera arituko da,  eta jaso duen gonbita nazioarteko aitortza bat da Euskadik eskualde garapenaren arloan egin duen lanarentzat.

 

ELGAk (Ekonomia arloko Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak) SPRI Taldeari  (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziari) eskatu dio parte har dezala Argentinako Kordoba eskualdeari buruzko azterlan batean. Txosten horretan parte hartuko dute ELGAko hiru ordezkarik, 2 adituk (Kanadakoa eta Argentinakoa) eta 2 “peer reviewer” edo arbitrok, bata frantsesa eta bestea SPRIkoa (Cristina Oyon, Ekimen Estrategikoen arduraduna). Dokumentua osatzeko prozesua aste honetan hasiko da bisitaldi bat eginez Argentinako Kordoba eskualdera, bertako eragile publiko zein pribatu garrantzitsuenekin elkartzeko.

 

Elkarrizketek helburu bikoitza izango dute: azterlanerako informazioa biltzea, eta baita ere aztertzea Argentina ELGAko kide bihurtzeko dauden aukerak, gobernua aldatu ondoren Argentinak erakundeko kide izatea eskatu baitu.

 

SPRI Taldeak azterlan horretan parte hartzeko gonbidapena jaso izana nazioarteko errekonozimendua da Euskadik eskualdeen garapenean egiten duen lanarentzat, eta, batez ere SPRIrentzat, zeregin horretan diharduen eragilerik garrantzitsuena denez gero.

 

ELGAk antzeko azterlan bat egin zuen Euskadiri buruz 2011n, Euskadiko eraldaketa industrialaren arrakastak mundu osoan eman zion ospea zela bide. Txosten hark bereziki azpimarratzen zuen nola garatu diren azken 30 urteotan zientzia, teknologia eta berrikuntza politikak (ZTB), industriaren lehiakortasuna bultzatzeko premiak eraginda.

 

“1990eko hamarkadan produktibitate, berrikuntza eta hazkunde faktoreek izan zuten  paper erabakigarria ahuldu egin zen hamarkada horren hasieran, baina berriro  hasi da indartzen, neurri batean bederen berrikuntzako inbertsio publiko eta pribatuen igoera nabarmenari esker. Euskadin martxan dago jadanik eraldaketa prozesu bat, zientzian eta bestelako ezagutzetan gero eta gehiago oinarritutako berrikuntza eredu batetik abiatzen dena”, zioen ELGAren txostenak.

 

 

Informe sobre Euskadi elaborado por la OCDE en 2011

 

spri_internacionalización_imagen folleto-ocde-2011

 

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke