Ehun adimendunak motozaleak babesteko

2015ko Abendua 01,

Spri_Innovación_Textia_Tecnalia
Lehiaketa honen helburua Varstiff materialari erabilera berrien proposamenak ematea izan da

Textia  enpresak eta Tecnalia korporazioak negozio-ideia berrien lehiaketako lehen saria eman diote, Aitor Gaisán euskal ekintzaileak, immobilizatzeko gaitasuna duen ehun adimendun baten erabilpenean oinarrituta, motozaleentzako babes-arropak garatzeko aurkeztu duen proposamenari.

Varstiff materialari erabilera berriak emateko moduko ekintzailetza-proposamenak biltzea zen Izarra Fundazioaren babespean bultzatutako “Textia Erronka” delako lehiaketaren helburua. Material hori malgua da baldintza atmosferiko naturaletan, baina plastiko baten gogortasuna hartzen du hutsa aplikatuz gero.

Material honek daukan moldagarritasunari esker, ibilbide luzeko teknologia izango da automobilgintzan, kirolean, osasungintzan eta bestelako industrietan. Duela bi urte, Tecnalia bera arduratu zen istripuetako biktimei zuzendutako larrialdiko immobilizatzaile bat egiteaz, Varstiff materialaz baliatuta.

Lehen saria lortu duen proposamena azaroaren 24an ezagutarazi zen, eta golardoari atxikitako 14.000 euroko diru-saria, moto-gidarien babes-arropen prototipoa garatzeko erabiliko da.

Gainera, irabazleak diru-sarreren % 4 eskuratuko du produktua merkaturatu eta lehenengo bi urteetan, eta % 2 hirugarren eta laugarren urteetan.

Varstiff teknologia



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke