Donostiak berrikuntza alorrean duen potentziala erakusten du

2015ko Urria 27,

Spri_Innovación_Semana-de-la-innovación-Donostia
Hitzordua hiriko Udalak antolatzen du, Donostiako Sustapenarekin batera, eta hau bere bigarren edizioa da.

Oxford Unibertsitateko ordezkariak, Europako Batzordeko adituak, baita futbol entrenatzaileak ere, egunotan, gipuzkoar hiriburuan egiten ari den Donostiako Berrikuntza Asteko bigarren edizioan parte hartzen duten txostenegileetako batzuk dira.

Donostia Week Inn deituriko jardunaldiak, ezagutza trukatzeko eta hirian, berrikuntzaren esparruan egiten diren egitasmoak bateratzeko espazioa izan gura du.

Hilaren 26an hasi eta 30ean bukatuko den hitzordua, hiriko Udalak antolatzen du, Donostiako Sustapenarekin batera, eta lehengo aldiz 2014an egin zen.

Ekitaldiko programak 36 jarduera egitea eta 70 erakunde eta famaturen parte hartzea aurreikusten du, horien artean, futboleko entrenatzaile ohi Jorge Valdanorena, Fujitsuko berrikuntza departamenduko zuzendari Cristina Magdalenarena , edo IK4-IDEKO zentro teknologikoko Berrikuntza eta Ustiapen saileko zuzendari Nerea Arangurenena.

Ekitaldiak gainera, Europako Batzordeko, Oxford Unibertsitateko eta Tampere hiri finlandiarreko eta Birmingham hiri britaniarreko ordezkari adituak izango ditu.

Hitzaldietako gaiek, berrikuntzarako hezkuntza, IKTak ostalaritzan, gizarte- berrikuntza, ekintzailetza berritzailea edo enpresa- lehiakortasuna bezalako alderdiak jorratuko dituzte.

Ekitaldiko arduradunek Donostiara nazioarteko mailan erreferentzia diren adibide eta praktikak eramatea dute helburu.

Hitzaldiak hiriko puntu desberdinetan egingo dira, adibidez, Kursaalean, Carlos Santa Maria liburutegian edo Keler Gunean, besteak beste.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke