Danobatgroup-ek Big Data-ren alde apustu egin du fabrikazio aurreratuko soluzioak diseinatzeko

2015ko Abendua 10,

SPRI_innovación_Danobatgroup
Danobatgroup, IPF eta Cyril Data Systems enpresen arteko sinadura-ekitaldia

Makina erreminta arloan diharduen Danobatgroup konpainia gipuzkoarrak akordio bat lortu berri du IPF enpresa bizkaitarrarekin eta Cyril Data Systems donostiarrarekin, hiruren arteko indarrak bildu eta makineriaren egoera operatiboaren etengabeko analisia ahalbidetuko duten Big Data-n oinarritutako tresna teknologikoen horniketa egin ahal izateko.

Balizko hutsegiteei aurre hartzeko, makinen egoerari buruzko informazioa bildu eta aztertzea ahalbidetuko duten soluzioen garapenean aurrera egitea da industria-taldearen helburua.

Danobat, IPF eta Cyril-en arteko lankidetza-ekimen honen bitartez, makinen monitorizazioan eta fabrikazio-prozesuek eragindako informazio-kopuru handien tratamenduan oinarritutako nazioarteko zerbitzu-eskaintza landuko da.

Konpainiek, komunikazio-protokolo propioen laguntzaz datu-transmisio seguru eta fidagarria bermatzen duen sistema auto-instalagarria eskainiko dute. Sistema honek urrutitik erregistratu nahi diren aldagai eta adierazleak zehazteko aukera eskainiko du. Azkenik, datuak Big Data-ko teknikak erabiliz erregistratu eta prozesatuko dira, jokabide-ereduak identifikatu eta fabrikazio-sistemen errendimendua eta kontsumoa optimizatzeko asmoz.

Danobat-ek fakturazioaren % 9 baino gehiago I+B+b arloko jardueretan inbertitu, ekoizpenaren % 90 baino gehiago esportatu, eta egitura komertzial eta zerbitzu propioa duen nazioarteko presentzia sendoa du 11 herrialdetan.

Danobatgroup-en fabrikazio aurreratuko soluzioak



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke