CoColab: ekonomia kolaboratiboaren lan-modu berriak

2015ko Urria 07,

spri_innovacion_CoColab2015
CoColab 2015 Gasteizko Europa Jauregian egingo dute urriaren 22an

Ekonomia kolaboratiboarekin lotutako eredu berriak lanaren esparrura ere iritsi dira, eta proiektu berriak sortu dituzte, zeintzuen bidez pertsonek espazioa eta baliabideak partekatzen baitituzte. Coworking-aren kontzeptua bulego komun bateko gastuak partekatzea baino askoz gehiago da; baita ere esan nahi du sinergiak eta kolaborazioak bilatzea tokia partekatzen duten pertsonen artean, profil profesionalak nahastuz eta ekitaldi edo jarduera partekatuak bultzatuz.

Coworking-aren ideia ez da berria, eboluzionatuz joan da eta hedatzen ari da, neurri batean baita ere beren kabuz lan egiten duten profesional sortzaile berriak ugaritu direlako, eta hala, joera berri honekin lotutako eredu eta zerbitzuak sortu dira. Urriaren 22an Gasteizen jardunaldi bat egingo dute potentzial hori esploratzeko, CoColab 2015, ekosistema kolaboratiboaren eta coworking-aren eszenatoki berriak partekatuz izenburupean.

Topaketa Europa Kongresu eta Erakusketa Jauregian izango da, eta egun osoan zehar aurkeztuko dira coworking-arekin eta ekonomia kolaboratiboarekin lotutako esperientziak. Ekitaldiari hasiera emateko, Sharing España enpresen kolektiboari buruzko hitzaldi bat emango da; kolektibo hori Adigital elkartearen barruan sortu zen ekonomia kolaboratiboak eta negozio-eredu berriek duten inpaktua aztertzeko.

Hortik abiatuta,  coworking-eko hainbat proiektuk parte hartuko dute eztabaidan: Icaza Colaborando, Bilbon urte hasieran sortutako espazioa; Happy Working aholkularitza, espazio kolaboratiboak kudeatzeko aholkularitza ematen duena; eta Javea hirian sortutako Sun and Co proiektu berritzailea, zeinak coworking-a eta coliving-a konbinatzen baititu, hau da, bizitzeko eta lan egiteko espazio bat sortzen du komunitate baten inguruan eta espazio horren bidez aisialdirako jarduerak ere antolatzen dira.

Industriaren ikuspegitik, hainbat enpresaren arteko lankidetza proiektuak aurkeztuko dira. Enpresa horietako batzuk dira Basque Group, Habic ekipamendu klusterra eta Elproex enpresa taldea, automozio, aeronautika eta burdinbide proiektuak bateratzen dituena. Bestalde, “lankidetza” ikuspegi zabalagotik lantzen duten pertsona eta proiektuek ere parte hartuko dute, adibidez hiria eraldatzeko berrikuntza sozialeko prozesuak proposatzen dituen Paisaje Transversal lantaldeak, Gasteizen berrikuntzari buruzko topaketak antolatzen dituen Einnobar ekimenak eta CO&ART Donostia lan espazioak.

Gasteizko Udalak antolatzen du CoColab 2015 topaketa eta Europako Gizarte Funtsaren laguntza du “Empresa local 10” proiektuaren bitartez.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke