Bizkaiko enpresen ia erdiak jarduera berritzaileren bat egiten du

2015ko Azaroa 18,

Spri_innovación_Barrixe
Ikasketaren datuak

Bizkaiko enpresen %49,4k azken lau urteetan, jarduera berritzaileren bat egin duela dio, Bizkaiko berrikuntzaren behatoki den Barrixek berriki egindako inkestaren arabera.

Bien bitartean, elkarrizketatutako enpresen %21,5ek etengabe berritzen dutela diote, 2013an %27,1ek egiten zutelarik eta 2012an berriz %28,3 gutxiago, beti ere Norabidea 2015-ek berrikuntzaren inguruan eskainitako datuen arabera.

Galdeketaren beste ondorio baten arabera, enpresen %68,7k arrakasta bezala ikusten dute berritzeko hartu duten erabakia, eta horrek, 2014koarekin alderatuta hazteko joera suposatzen du (%61).

Enpresek diote, egungo testuinguru ekonomikoak eragina duela beren jarduera berritzailean, eta horietatik bi herenek, beren berrikuntzako helburuak murriztu dituzte. Hala ere, berrikuntzako inbertsio ahaleginaren saldoak  joera positiboa du etorkizunari begira, eta horretan, produktu edo zerbitzu berriek, marketinak eta merkaturatzeak protagonismo handiagoa lortzen dute.

Bestalde, jarduera berritzailerik egin ez duten enpresen arteko inmobilismoa, beharrezkoa ez dela, garestiegia dela eta errentagarritasun handirik ez dagoelako uste osoa dutenetik dator.

Azterlanak gainera, enpresa ez berritzaileak, berritzen hasteko asmoaren arabera segmentatzeko aukera ematen du eta hor ikus daiteke %34k joera handia duela berrikuntzara salto egiteko.

Barrixe-ren aurkezpena



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke