Biomagunek grafeno esparruko munduko aditu nabarmenetako bat gehitu du

2015ko Abendua 07,

SPRI_innovación_Biomagune
Maurizio Prato ikertzailea

Biomaterialen ikerketa kooperatiboko Biomagune euskal zentroak berriki, Maurizio Prato zientzialari italiarra, grafenoan eta karbono- nanohodien esparruan aditua den munduko aditurik nabarmenetako bat, bere ikerlari lerrora gehitu du.

Ikertzailea, Ikerbasque programaren bitartez, donostiar zentroko lan- taldeari gehitu zaio, espezializatuta dagoen neurozientzia eta muineko lesioen esparruko materialen aplikazioak bilatzeko asmoz, ikerketa- lerro berri bateko buru izateko.

Pratok bere karreran zehar muga berriak ireki ditu kimika organiko eta nanozientzian eta horrexegatik, aintzatespen ugari jaso ditu. 2014an, ThompsonReuters nazioarteko agentziak, munduko zientzialari eragin handikoen zerrendan sartu zuen eta beste ikertzaile batzuk 35.000 bider baino gehiagotan aipatu dituzten 550 zientzia- artikulu baino gehiagoko egile edo egilekide da.

Orain arte, Prato Triesteko (Italia) Unibertsitatean kimika organikoko irakasle izan da, eta bere ikerketek neurozientzia, medikuntza, nanosegurtasuna edo energia ekoizpena bezalako alorretan aplikazioa izan dute. Bere omenez, prozesu kimiko batek “Prato erreakzioa” izena hartu du.

Biomagunen, zientzialariak, karbono nanohodien, hots, elektrizitatea garraiatzeko aparteko eraginkortasuna duten giza ile bat baino 15.000 aldiz txikiagoak diren egitura zilindrikoen alorrean bereziki lan egingo dute.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke