CIC bioGUNEK bere Nazioarteko Batzorde Zientifikoa hartu du etorkizunerako erronkak aztertze aldera

2015ko Urria 20,

Spri_innovación_Biogune
CIC bioGUNEren Nazioarteko Batzorde Zientifikoa

Biozientzietako Ikerkuntza Kooperatiboko CIC bioGUNEko Nazioarteko Aholkularitza Zientifikoko Batzordeak asanblada egin du aste honetan, azken urteetan entitateak garatutako ekoizpen zientifikoa aztertu eta etorkizunerako lan ildo estrategikoak diseinatzeko helburuarekin.

Jardunaldiak, CIC bioGUNEko zuzendari nagusi José Maria Matoren aurkezpenarekin hasi ziren. Horretarako, bikaintasun zientifikoko zentroaren historia, erronka nagusiak eta etorkizunerako aukeren inguruko ibilbidea jorratu zuen.

Ondoren, Jesús Jiménez Barbero zuzendari zientifikoak, egungo ikerkuntza programak, ikerkuntzaren nazioarteko testuinguruko beren kokapena eta etorkizunean ekingo zaien erronka zientifikoak aurkezteko ardura izan zuen.

Sesioetan, CIC bioGUNEn lan egiten duten talde zientzialarietako buruek, banan-banan, beren proiektuen egoera eta eboluzioa aurkeztu zituzten.

Hiru urterik behin CIC bioGUNEko egoitzan biltzen den batzordea, beste disziplinen artean, onkologia, neuropatologia, biokimika edo biologia molekularra eta kimika bezalako alorretako nazioarte mailako bederatzi zientzialarik osatzen dute.

Jardunaldien ostean, Batzordeak, ikerkuntza zentroan egindako lanen bere analisiaren ondorio nagusiak argitara ditzan aurreikusita dago.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke