Biocruceseko ikerlari batek gutxi ezaguna den gaixotasun gastrointestinal baten faktore genetikoak argitu ditu

2015ko Abendua 21,

SPRI_innovación_Biocruces
Ikerketako emaitzak, Gut aldizkari entzutetsuan argitaratu dira

BioCruces Osasun Ikerkuntzako Institutuko Mauro D’Amato ikerlariak, lehen aldiz gutxi ezaguna den hanturazko gaixotasun gastrointestinala den kolitis kolagenoaren faktoreen existentziaren inguruko emaitza nabarmenak lortu dituen ikerketa bat koordinatu du.

Zientzialariak aldez aurretik halako genetika joera izateak, gaitza pairatzeko arriskutzat jotzen zuten, baina gaur arte, teoria hau berresteko ahaleginak alferrikakoak izan dira.

Proiektuak, Alemaniako eta Suediako ospitaleetako pazienteen multzo desberdinetan erlazionatutako gene immuneak ikertu ditu eta ondorioen arabera, DQ2.5 genea eta 8.1 anzestral haplotipoaren HLAaren beste aldaki batzuk, kolitis kolagenoa jasateko arrisku handiago batekin erlazionatuta daude, zalantzarik gabe.

Ikerketako emaitzak, gastroenterologian espezializatutako Gut aldizkari entzutetsuan argitaratu dira.

Suedia eta Alemaniako ikerkuntza medikuko instituzioen nazioarteko lankidetzari esker lortutako ondorioak gaixotasuna hobeto ezagutu eta bere jatorri inmunologikoaren ebidentzia nabarmenenak ezagutzea ahalbidetzen dute.

Zelula- eta Molekula- Patologian doktore Mauro D’Amatok 2015ean bat egin zuen Biocrucesekin Ikerbasque Research Professors deialdiaren bitartez. Aldez aurretik bere lana Karolinska (Suedia) Institutuan eta Oxfordeko (Erresuma Batua) Giza Genetikako Wellcome Trust Center-ean jorratu zuen.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke