BIBE feriak Espainiako kirol ekitaldi onenari saria lortu du

2015ko Uztaila 03,

Spri_emprendimiento_BIBE
Azokaren I. edizioak 18.000 bisitari izan zituen

Bizikleta mundura dedikatutako Bilbao-Bizkaia International Bike Exhibition (BIBE) feriak, eventosPlus sarien hamargarren edizioko Espainiako 2014ko kirol ekitaldi onenari saria lortu du.

Iragan urteko azaroan Bilboko BEC-en lehen aldiz egin zen feria, Madrilgo Las Ventas zezen-plazan uztailaren 1ean egin zen ekitaldi baten saritu zuten.

Bizikleta munduan oinarritutako hitzorduak, Bizkaian ere egin ziren beste bi kirol ekitaldiri aurre egin behar izan zion: batetik, Cliff Diving Bilbao-ri eta bestetik Saskibaloiko Mundialeko final faseari.

Bere lehen edizioan, bizikleten fabrikatzaile nabarmenak eta Barakaldon kokatutako BEC azoka- eremuko 2. pabilioira hurbildu ziren 18.000  kide bildu zituen hiru egunetan.

Hitzorduak antolatzaileen hasiera bateko helburuak gainditu zituen, 80 stand baino gehiago eta bizikleta, osagarri eta osagaien 170 bat inguru ekoizle bilduta.

Kirol ekitaldien sektorea hobetzera eta sustatzera bideratutako sariak erakusleiho ezin hobeak dira tankera honetako gertakizunen antolatzaileentzako.

BIBE-ren hurrengo edizioa aurtengo azaroaren 20tik 22ra bitartean egingo da.

BIBE, bere protagonisten arabera



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke