Berrerabilpen, truke eta hiritarren hackeatze arloko ekimenak

2015ko Azaroa 26,

Truke plataforma.

Erabili eta botatzearen kultura sustatu beharrean -azken urteotan hain modan dagoena-, azkenaldian berrerabilpena eta trukea aldarrikatzen duten hainbat proiektu zabaldu dira, bai aurrezteko eta baita ere bestelako filosofia bat bultzatzeko,  zeinak oinarritzat baitu ingurumena eta gizartea errespetatzen duten kontsumo ereduak aplikatzea. Berrerabilpenaren kultura ez da berria, baina Interneti eta interes berberak dauzkaten pertsonak elkarri konektatzeko duen gaitasunari esker, espazio berriak sortu dira, bai ezagutzak partekatzeko eta bai ekimenak bultzatzeko. Horietako asko eskala txikikoak dira, eta hiritarrek eurek bultzatuak.

Produktu berrien erosketaren alternatiba bezala, duela urtebete plazaratu zen Euskadin Truke plataforma, erabiltzen ez diren objektuak trukatzeko, emateko edo saltzeko sare soziala. Irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, eta kontsumo arduratsua eta berrerabilpena sustatzen ditu Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Denbora honetan, plataformak 1.200 erabiltzaile inguru bildu ditu, zeintzuek 900 produktutik gora argitaratu baitituzte. Onlineko espazioaz gain, lantzean behin Truke komunitateak objektuak trukatzeko topaketa hiritarrak antolatzen ditu edota horietan parte hartzen du. Esaterako, abenduaren 13an jostailuen merkatu-txiki bat antolatuko dute ALDAtú ekimenaren baitan (Kristina Enea parkean), Mecambio atariarekin batera. Haurrek erabiltzen ez dituzten jokoak eramango dituzte eta beste batzuekin trukatu.

Mecambio dugu kontsumo arduratsuarekin lotutako  beste ekimen hiritar bat; aholkularitza eskaintzen du ohiko hornitzaileak baztertu eta etikoagoak diren beste batzuk aukeratu nahi dituztenentzat. Plataforman hainbat alternatiba daude eguneroko esparru askotarako: energia, banka, Interneterako konexioa, elikadura, kultura edota etxebizitza adibidez. Eta baliabideak ere gero eta ugariagoak dira, komunitatearen parte-hartzeari esker.

Objektuen berrerabilpen sortzaileari dagokionez, Horkonpon ekimena jarri da martxan Donostia-San Sebastián 2016 programaren barruan. Konponketa eta berrerabilpen tailer irekiak dira, batez ere ezagutzak partekatzeko pentsatuak, “egizu zerorrek” filosofiatik “egizu beste batzuekin” filosofiara igaroz. Halako saioetan, parte-hartzaileek elkarri irakasten diote eta elkarrekin ikasten dute era guztietako objektuak konpontzen, esaterako etxetresna elektrikoak, arropak, jostailuak edo entxufeak. Horkonpon topaketek antzeko beste proiektu batzuk hartzen dituzte oinarritzat, adibidez Café Repair edo Bergarako KafeKonpon. Hurrengo tailerra abenduaren 12an izango da Donostia-San Sebastián 2016 espazioan.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke