BCBL-ak dislexian irakurtzeko zailtasunen jatorria azaldu du

2015ko Iraila 28,

Spri_innovacion_BCBL
Nicola Molinaro, ikerketaren burua

Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) euskal ikerkuntza zentroak, dislexikoek irakurtzeko orduan dituzten zailtasunak, maiztasun handiko soinuentzako sentikortasun gutxiago batekin, hau da fonemei dagozkienekin erlazionatuta daudela ezagutzera ematen duen ikerlan bat garatu du.

Ikerketaren emaitzak, dislexiaren jatorria azaltzeko hipotesi sendoenetariko bat bermatzen du, gaitz hau dutenek irakurtzen ikasteko dituzten oztopoak, soinuak irudikapen grafikoarekin asoziatzeko ezintasunarekin erlazionatzen duen hipotesia, hain zuzen ere.

BCBL-n Ikerbasqueko ikertzaile Nicola Molinaro buru den ikerkuntza, neuroirudi teknika aitzindarietan oinarritzen da eta bere helburu nagusia, garun- makineria, uhin- frekuentzia desberdineko soinuen prozesatzean nola funtzionatzen duen behatzea izan da.

Hizkuntzan, maiztasun gutxiko uhinak (2 eta 7 hertz artekoak) azentuari, mintzairari eta intonazioari dagozkie. Bien bitartean, informazio fonemikoa –letren soinuak ematen dituena- maiztasun handiko uhinen bitartean ematen da (30 eta 60 hertz bitartean).

BCBL-en ikerketaren arabera, umeak are sentikorragoak dira maiztasun gutxiko uhinei eta, hazten diren heinean, fonemak, hizkuntza baten soinuen gutxieneko unitateak bereizteko gaitasun handiago bat eskuratzen dute. Beste hitz batzuetan, entzumen- seinalean aldaketak denbora laburragoan identifika ditzakete.

Ikerlanak azaldu duenez, dislexikoen kasuan ez da goi- maiztasunak prozesatzeko gaitasunaren optimizazio prozesurik ematen. Letra eta ordezkatzen duten soinuen arteko asoziazioa honela, are latzagoa gertatzen zaie.

“Irakurmena prozesu konplexua da, letra bat, ordezkatzen duen soinuarekin erlazionatzeko gaitasuna behar duena eta eginkizun hori latzagoa da, fonemaren identifikazioak zehaztasun nahikorik ez duenean”, azaldu du Molinarok.

Hiru urte iraun duen eta Human Brain Mapping aldizkari espezializatuan argitaratu den esperimentua, adin desberdinetako eta uhin frekuentzia desberdinen soinu estimuluen eraginpean egon ziren dislexiko eta dislexiko ez diren (kontrol taldea) taldeekin egin zen.

Adituek magnetoenzefalografia erabili dute, garun-jarduera abiadura oso handian detektatzeko aukera ematen duen teknika ez- inbasiboa.

BCBL-ren aurkezpena



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke