Bakeaz eta bizikidetzaz mintzo diren hormak DSS2016-n

2015ko Iraila 16,

spri_innovacion_HormekDiote
“Hormek Diote” proiektua irailaren 15ean aurkeztu zen.

Hormek Diote – Paredes que hablan proiektuaren helburua da hiriko hormak komunikaziorako espazio bihurtzea, errespetu, enpatia eta bizikidetzari buruzko istorioak transmititzeko. Irailaren 15ean aurkeztu zen proposamena Donostian, Bakearen Itsasargiko beste hainbat ekimenekin batera. Bakearen Itsasargia Donostia Europako Kultura Hiriburua 2016ko ardatz nagusietako bat da.

“Hormek Diote” ekimenaren asmoa da hiriko egitura arkitektonikoak erabiltzea, elementu gris eta estatiko izatetik oihal izatera pasa daitezen eta oihal horietan Euskadiko zein nazioarteko artistek bakearekin eta bizikidetzarekin lotutako muralak egin ditzaten. DSS2016ko lantaldeak bost horma aukeratu ditu, gehienak Donostian, baina baita ere Gipuzkoako beste herri batzuetan: Urumeako igogailuan, Intxaurrondoko Zubiaurre pasealekuan, Altzako Roman Irigoien parkean, Trintxerpen eta Alabergan, Errenterian.

Esku-hartze artistikoek elementu interaktiboak izango dituzte (NFC etiketak eta QR kodeak), hiritarrek obrei buruzko informazio gehigarria jaso eta haiekin elkarreragin dezaten. 2016an zehar, hormak baita ere erabiliko dira “Elurmalutak” zinema-proiekzioak  eta “Haatik” dantza-taldearen koreografiak egiteko.

Bakearen Itsasargiko proiektuak

“Hormek Diote” ekimenaz gain, Kultura Hiriburuaren egitarauan proiektu gehiago antolatuko dira Bakearen Itsasargiaren markoan, ikuspegi artistiko desberdinetatik bizikidetzarekin lotutako baloreak aztertzeko. Bakearen Ituna erakusketa bat da, Koldo Mitxelena Kulturunean eta San Telmo Museoan ikusgai egongo dena 2016. urte osoan, eta erakusketa horren bidez azalduko dira Europako azken lau mendeetako historian artearen, bakearen, gerraren eta indarkeriaren artean sortutako harremanak. Antzerki foruma: eta zu zer? proposamena Zapalduaren Antzerkian oinarritutako proposamen bat da; euskal gatazkaren iragan hurbila lantzen du eguneroko egoerak antzeztuz, eta ikusleak dira istorioak nola jarraitu behar duen erabakitzen dutenak.

Bakearen Itsasargia ardatzaren barruan daude baita are Dance2gether proiektua, dantza komunitarioaren bidez garatutako esperimentu pedagogikoa eta Five days to dance dokumentalean jaso zena eta Baitara Baita programa, Donostian dauden konfesio desberdinei buruz gogoeta egiteko ekimena, zeinaren helburua baita elkar ezagutzeko eta erlijio arteko elkarrizketa bultzatzeko espazio berriak sortzea.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke