Arabako Berrikuntzarako Sarien bigarren edizioa deitu dute

2015ko Iraila 17,

Spri_emprendimiento_Premios-Innovacion
MIKRO–ETE - enpresa txiki eta ertainak-, enpresa txiki, ertain eta handiak dira sariaren kategoriak

SEA Arabako Enpresariak sindikatuak eta Arabako Teknologi Parkeak, arabar Lurralde Historikoaren esparruan erakunde nabarienak goraipatze aldera, Berrikuntza Sarien bigarren edizioa deitu dute.

Sariren baterako izena emateko epea irailaren 8an hasi eta urriaren 11ra bitartean luzatuko da.

Sarien edizio honetan, aurretiaz saririk lortu ez duten eta deialdiko oinarriak onartzen dituzten Arabako enpresa eta autonomo guztiek parte har dezakete.

Sariak, MIKRO–ETE – enpresa txiki eta ertainak-, enpresa txiki, ertain eta handien kategoria barruko enpresa lana aintzatesten du eta sari emate zeremonia abenduaren 3an egingo da.

“Arabako Berrikuntza Sariak, orain dela urte askotik hona arabar enpresak buru diren egitasmo eta proiektuentzako bidezko eta beharrezko erakusleiho dira” ziurtatu du SEA Arabar Enpresarien Sindikatuko Berrikuntza teknikari Mikel Hernández-ek.

 Bere iritziz, sariek bere lehen edizioan, berrikuntza enpresa handiei bakarrik erreserbatutako esparrua ez da eta “zorroztasunak, trebeziak, gaitasunak, ezagutzak, ahaleginak eta sormenak ez diote tamainari kasurik egiten” gehitu du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke