Agronautas proiektuak auto-eraikuntzako laborategi bat bultzatu du berrikuntza sozialeko La Noria zentroan

2015ko Urria 20,

spri_innovacion_PezEstudioMalaga
Tokiko kolektiboetako 30etik gora lagunek parte hartu zuten Agronautas La Noriaren eraikuntzan.

Otsailetik irailera bitartean, Bilbon eta Madrilen kokatutako Pezestudio arkitekto taldea agroekologiako kolektiboekin aritu da lanean auto-eraikuntzako tailer-laborategi batean, zeina Malagan egin baitzen, Berrikuntza Sozialeko La Noria  Zentroan. Tailer hartan kolektiboentzako topaleku bihurtu diren negutegi bat eta hazitegi bat sortu zituzten, eraikuntzarako kostu baxuko materialak erabiliz, esaterako kanabera, sokak eta plastikozko botilak, eta aukera ematen du beste edozein tokitan erreplikatzeko.

Elisa de los Reyes arkitektoak eta Pezestudio estudioko fundatzaileak azaldu duenez, “proiektuaren hasierako helburuetako bat zen agroekologiaren arloko tokiko ekimenak lotzea, eta horretarako, gune gisa funtzionatuko zuen espazio bat sortzea”, “hala, prozesua elkarrekin ikasteko modu gisa planteatu dugu, edonork aprobetxatu eta erreplikatu dezan”. Topaketak otsaila eta ekaina bitartean egin ziren, eta topaketei buru emateko, eraikuntza kolektiboko tailer bat egin zen irailean.

Lehen saioetan tokian tokiko kolektiboen premiak identifikatu zituzten, bio-eraikuntzarekin, nekazaritzarekin eta espazio publikoarekin lotutako ideia posible berriak esploratuz. Parte-hartzaileek ikerketa bat ere egin zuten inguruko ekimen ekologikoekin, esaterako Arboretum Marbella, permakultura eta baratze komunitarioen proiektua, edota funtzio anitzeko landareen tailerrak eta kanaberaz eraikitzeko tailerrak.

“Aztertu genuen nolako azpiegiturak behar ziren kolektibo guztientzat balioko zuen proposamen bat diseinatzeko” azaldu du Elisak. Hortik abiatuta, erraz aurkitzeko moduko material merkez (esaterako kanabera edo sokak) eginiko azpiegitura bat diseinatu zuten, eta sei egunez, tailerreko 35 parte-hartzaileek elkarrekin lan egin zuten espazioa eraikitzeko. Emaitza izan da barneko altzariz eginiko zuhaitz-landare ekologikoentzako haztegi bat La Noria zentroko baratzean, zeina zabalik egongo baita komunitate osoarentzat. Prozesuko dokumentazioa eta planoak lizentzia irekiekin argitaratuko dituzte, beste espazio batzuetan ere erreplikatu dadin.

Esperimentazio laborategi eta tailer hau Pezestudio-ren Agronautas proiektuaren barruan dago. Agronautas proiektua ekimen multzo bat da, eta ekimen horien bidez Maé Durant eta Elisa de los Reyes arkitektoek pertsonen eta ingurune naturalaren arteko harremanak aztertzen dituzte, horretarako baliatuz auto-eraikuntzan oinarritutako azpiegiturak, baliabideen berrerabilpena eta ezagutza partekatua. “Agronautas ekimenak hainbat ildo ditu: batetik, espazioak diseinatzen eta eraikitzen ditu ahalik eta baliabide gutxien erabiliz, eta komunitate biziekin harremanak sortuz” azaldu du Elisak, “eta horrez gain, azpiegitura horien bitartez gure bizimodua aldatzen da, elkarrekin ikasteko prozesuak sortuz”.

Agronautas La Noria proiektua Diseño Social GKEaren laguntzaz gauzatu zen,  Malagako Foru Aldundiaren eta “La Caixa” Gizarte Funtsaren lankidetza hitzarmen baten bidez eta gazteei zuzendutako berrikuntza sozialeko proiektuen programa baten barruan.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke