6.300 milioi eurotik gorako laguntzak garraio sektorean berritzeko

2015ko Azaroa 16,

spri_innovacion_infodays transporte
Ihardunaldiaren momentu bat.

SPRI Taldeak antolatutako jardunaldi batean azaldu da zein den Horizon 2020 funtsak eskuratzeko modu onena. Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko Europako programa handiena da. Iaz 23 euskal erakundek 13 milioi euroko finantzaketa lortu zuten  garraioari buruzko 13 proiektu garatzeko. CDTIko Juan Francisco Reyesek azpimarratu duenez, Europako finantzaketaren helburua garraio eraginkorragoa lortzea da, hots, ingurumenean inpaktu txikiagoa eta auto-ilara gutxiago sortuko dituena, eta lehiakorragoa.

Europar Batasunak baditu 6.340 milioi euro garraio arloko berrikuntza bultzatzeko, eta euskal enpresek finantzaketa horren zati bat eskuratu dezakete. SPRI Taldeak astelehen honetan antolatu duen jardunaldi batean azaldu da zein den Horizon 2020 funtsak eskuratzeko modu onena. Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko Europako programa handiena da.   Programa hori 2014an jarri zen martxan, eta bere lehen urtean garraio sektoreko euskal enpresek 13 milioi euroko finantzaketa eskuratu dute. Catalina Chamorrok, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Nazioartekotze arloko kideak emandako datuen arabera, 13 proiektu finantzatu dira guztira, zeintzuetan 23 euskal erakundek parte hartu baitute.

Horizontea 2020 ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko Europako programa handiena da, eta 2014tik 2020ra bitartean ia 80.000 milioi euro banatuko ditu. SPRI Taldeak (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak), Innobasque-k eta Gipuzkoako Foru Aldundiak astelehen honetan antolatutako jardunaldi batean azaldu da nola eskuratu garraio sektorearekin lotutako Horizonte 2020 programako Europako funtsak. Hemendik eta abendura bitartean hiru euskal lurraldeetan antolatuko diren sei jardunaldietatik laugarrena izan da astelehen honetakoa. Hurrengo bietan azalduko da nola eskuratu arlo hauetako laguntzak: klimaren aldeko ekintza, ingurumena, baliabideen eta lehengaien eraginkortasuna, elikadura segurtasuna, bio-ekonomia, nekazaritza, eta hala itsas nola itsasketa arloko ikerketa.

“Proiektuak oso irekiak”

CDTIko (Ekonomia Ministerioaren menpeko enpresei laguntzeko Estatu erakundeko) Juan Francisco Reyesek esan du garraio eraginkorragoa lortzea dela Europako finantzaketaren helburua, eta hori lortzeko ingurumenean duen inpaktua %60 murriztuko dela 1990eko aldean, istripu eta auto-ilarak murriztuko direla (auto-ilaren kostua Europako BPGaren ia %2a dela azpimarratu du), eta lehiakorragoa izango dela. “Proposamena aurkeztean kontuan hartu behar da hori”, ohartarazi du Reyesek.

Garraio arloan, Horizontea 2020 programaren finantzaketa 6.340 milioi eurokoa da. Laguntza gehienak –1.800 milioi zehazki– aeronautikarekin lotutako berrikuntza proiektuetara zuzenduko dira. Ibilgailu ekologikoen proiektuentzat 750 milioi euroko partida bat dago. “2016-2017. urteetarako proiektuak oso irekiak dira”, adierazi du CDTIko arduradunak, zeinaren arabera 12 milioi euroko laguntzak banatuko diren hiriko mugikortasun proiektuetarako, eta beste 30 milioi garraio adimendunaren arlokoetarako.

CEIT-IK4 zentroko Gema García Mandayo proiektu ebaluatzaile gisa aritu da eta nabarmendu du Horizontea 2020 programak garrantzi gehiago ematen diola merkatuko inpaktuari, eta  ikuspegia diziplinartekoa eta sektore anitzekoa dela: “Proiektuak berrikuntza jarduerei eman behar die garrantzia. Aurrekontua ondo zuritu behar da  eta operatzeko gaitasuna frogatu”.

Deustuko Unibertsitateko Deustotech zentroko Leire Serranok bere proiektuaren berri eman du. Horizontea 2020ko finantzaketa jaso zuen iaz, “Timon” du izena, eta gidariari informazio erreala ematea du helburu. “11 bazkideko partzuergo bat osatu genuen, denak ere esperientziadunak garraio sektorean, eta paper oso espezializatuekin. Udal batzuk (esaterako, Ljubljanakoa) eta garraio operatzaileak inplikatu genituen proiektuan”. Bi gomendio eman ditu: proiektuaren koordinatzaileak bazkideen parte-hartze aktiboa sustatzea, “eta proposamenaren koherentzia mantentzea”.

Mónica Fanlo, Euskadiko Mugikortasun klusterreko kideak ere Horizontea 2020 programan onartutako bi proiektu ditu eskuartean. Esan duenez, bere lana da partnerrak bilatzea, partzuergoak sortzea edo proiektuak prestatzea. “Proiektuak koordinatzen ditugu, eta pilotuak kudeatzen. Bazkideek balio erantsia aurkitzen ez duten horretan egiten dugu guk lan”. Arrakasta lortu zuten Freilot ekimenarekin, alegia gauez merkatu-gaiak garraiatzeko test batekin.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke