6.000 milioiko laguntza europarrak energia hobetzeko

2015ko Urria 19,

pri_innovacion_infodays jornada energia
Ihardunaldiaren momentu bat.

SPRI Taldeak antolatutako jardunaldi batean azaldu da nola lortu Horizon 2020 funtseko laguntzak. Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko Europako programa handiena da.

SPRI Taldeak (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak) astelehen honetan antolatutako jardunaldi batean azaldu da nola eskuratu energiaren hobekuntzarekin lotutako Europako funtsak. Europako Batzordeak helburutzat du energia seguru, sostengarri, lehiakor eta erosgarria eskaintzea, eta horretarako garapen teknologiko bat behar da. EEE-Energiaren Euskal Erakundeko  José Ramón Lópezek esan du Horizonte 2020 programak, ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko Europako programa handienak, 80.000 milioi euro banatuko dituela 2014tik 2020ra bitartean, eta kopuru horretatik 6.000 milioi bideratuko dituela energia seguru, garbi eta eraginkorra lortzera.

Hemendik eta abendura bitartean antolatuko diren sei jardunaldietatik bigarrena izan da; denak egingo dira EAEko hiru lurraldeetan eta beren bitartez azalduko da nola eskuratu sektore hauetako laguntzak: Osasuna; Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKTak); Garraio Adimenduna, Ekologikoa eta Integratua; Klimaren aldeko Ekintza, Ingurumena, Baliabideen eta Lehengaien Eraginkortasuna, eta Elikagaien Segurtasuna, bioekonomia, nekazaritza, itsasoko eta itsasertzeko ikerketa.

José Ramón Lópezek aipatu du, Europako laguntza horiei esker, euskal erakundeek 90 milioi euroko itzulerak izan dituztela eta guztira 252 erakundek parte hartu dutela I+G-ko proiektuetan. “ETEak animatu nahi ditugu deialdi hauetan parte hartzera, parte hartuz gero aukera dutelako teknologiak, baliabideak eta kanpoko finantzaketa eskuratzeko”.

María Luisa Revillak, Ekonomiako Ministerioaren menpeko CDTIko ordezkariak, azaldu du zeintzuk diren sartzeko laguntza eta irizpideak eta baita ere gogoratu du 2008an Estrategia Energetikoko Europako Plana (SET) sortu zela, 20-20-20 ekimenaren helburuak lortzeko: igorpen kutsagarriak %20 murriztu, energia berriztagarrien erabileran %20ra iritsi eta energia eraginkortasuna %20 hobetu.

Helburu horiek eguneratu egin dira 2030ari begira, ordurako %27ra iritsi behar baita energia eraginkortasunean eta energia berriztagarrien erabileran eta %40 murriztu behar baitira igorpen kutsagarriak. “Asmoa da kontsumitzaileak paper aktiboagoa izan dezala” segurtatu du.

Revillak adierazi du programa berriak lehengo garrantzi bera ematen diela energia berriztagarriei, laguntzen %36 bideratu baita horietara, eta ikerketa eta berrikuntzako ekintzak mantendu egin direla 2016-17 epealdirako. Programa berriak lehentasuna ematen dio energia eraginkortasunari, kontsumitzaile pribatuen parte hartzea sustatzeko programak bultzatuz, eraikinetako beroa berreskuratzeko ekintzak sustatuz edo eraikinetako eraginkortasun energetikoa finantzatuz. Energiaren biltegiratzeari dagokionez, demostrazio-proiektuak nabarmendu ditu, 12-15 milioi esleitzen baitira proiektuko.

Smart cities edo hiri adimendunei dagokienez, CDTIko ordezkariak esan du aurrekontua murriztu egin dela, “nahiz eta proiektu gidaria izaten jarraitzen duen”, eta gai izan behar du energia, garraioa eta IKTak uztartzeko.  “Gainera, konponbideak eskaini behar ditu hiritarrek paper aktiboagoa izan dezaten”.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke