Bellmer enpresak bere teknologia aprobetxatu du merkatuko posizioa sendotzeko

2017ko Martxoa 03,

SPRI-BELLMER IBAERICA

Bellmer talde alemanaren barruan integratutako Bellmer Ibérica Machinery enpresak bere teknologia aprobetxatu du paper-makinetan eta sistema aerotermikoetan eskaera bat lortzeko Gondi talde mexikarrarengandik. Giltza eskuan formatuko proiektu baten bidez, paketeak egiteko sistema laguntzaileak modernizatuko ditu, Empresa XXI aldizkariak jakinarazi duenez.

Ziurtatuta dauka horrenbestez datozen hiruhilekoetarako eskaera-zorroa, makinen abiadura eta eraginkortasuna eta produktuen kalitatea hobetuko dituzten bi erreforma proiekturekin.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke