Belgicast enpresak 4,5 milioiko inbertsioa egin du bere produktuak berritzeko

2017ko Martxoa 17,

Belgicast

Talis taldeko Belgicast konpainia bizkaitarrak 4,5 milioi euro gastatuko ditu bere produktu-katalogoa berritzeko, zehazki, uhate-balbulak eta tximeleta-balbulak egiteko. Empresa XXI aldizkariak jakinarazi duenez, enpresa lanean ari da baita ere automatizazioa eta mekanizatu gaitasuna handitzeko.

Belgicast enpresak balbulak egiten ditu Qatar, Singapur eta Omaneko proiektuetarako. Konpainiaren bilakaera teknologikoari dagokionez, aipatzekoa da milioi bat euro inbertitu zituela balbula handiak mekanizatzeko eta hirugarrenei kontratatutako lanak enpresan bertan egiteko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke