BECeko hitzordu industrial garrantzitsuenak, Ferroforma 2017k, erreserbatua du dagoeneko bere azalera osoaren %75

2017ko Otsaila 01,

Feria Ferroforma
Ferroforma logoa.

Lau hilabete falta direnean BECeko Burdineria, Brikolaje eta Hornidura Industrialaren Nazioarteko azokarako, eskuko erreminta, finkagailu, sarrailagintza eta burdineria arloko erakusle garrantzitsuek dagoeneko baieztatu dute bertan izango direla.

Bere azken edizioan (2015), 1.200 enpresa eta sektoreko 18.500 profesional azaldu ziren.

 

Euskal industriak indar handia erakusten jarraitzen du, eta horren erakusgarri da 2017ko ekainaren 6tik 8ra Bilbao Exhibition Centre-BECeko 1 eta 3 pabilioietan egingo den Ferroforma azoka (Burdineria, Brikolake eta Hornidura Industrialaren Nazioarteko Azoka), zeina indar eta berrikuntzarako gaitasun handia erakusten ari baita aurtengo edizioaren prestakuntza-lanetan.

 

Lau hilabete falta diren arren bi urterik behingo topaketa industrial horretarako, erakusketa-azaleraren %75 erreserbatuta dago jadanik, eta esku-erreminta, finkagailu, sarrailagintza eta burdineria arloko enpresa garrantzitsuenetako batzuek baieztatua dute izango direla ekitaldian.

 

2015ean egin zen Ferroforma ekitaldiaren azken edizioa, eta bertara azaldu ziren 1.200 enpresa eta sektoreko 18.500 profesional.

 

Antolakuntza taldea otsailean hasiko da merkataritza-ekintzak garatzen Ferroforma azokak dauzkan tresna baliotsuenetako batekin, erosle gonbidatuen programarekin hain zuzen. Horretarako, balizko jomugatzat hartu dira, besteak beste, Mexiko, Estatu Batuak, Kolonbia, Peru, Portugal, Frantzia, Erresuma Batua eta Alemania, eta baita ere Espainiako zenbait hiri (Madril, Sevilla, Bartzelona eta Valentzia). Programa horren bidez lankidetza akordioak lortuko dira sektore mailako elkarte, erosketa talde, kooperatiba eta azalera handiekin.

 

Aurtengo edizioko berritasun gisa, espazio espezifiko bat sortu da fabrikatzaile eta sarrailagileak elkartu daitezen, bertan demostrazioak, bilerak, eta prestakuntza teknikoak egiteko. Dagoeneko hogeitik gora enpresak baieztatu dute bertan izango direla,  Espainiako Sarrailagintza eta Segurtasun arloko Profesionalen Elkartea (APECS) izango delarik koordinatzailea.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke