Tecnalia, Botin Arte Zentrorako fatxadaren entseguak egiten ari da

2015ko Iraila 03,

SPRI_Infraestructuras_Tecnalia
Proiektuaren irudia

Tecnalia korporazio teknologikoak, Santanderreko Botin Fundazioaren Arte Zentroa hartuko duen eraikin berriko fatxadarako ikerketa estrukturalak egin ditu.

Obran inplikatutako konpainietako batek, Obrascón Huarte Lain (OHL) eraikitzaileak, Tecnaliaren egitura segurtasun sailarengan konfiantza jarri du, bai bertan eta laborategian egindako frogetarako. Froga hauek, ETAG 034 Europako gidan jasotako ildoetan oinarritutako presio eta xurgatze entseguetan oinarritu dira.

Gainera, haize paraleloko kargen, inpaktu pendularren eta hotz-bero zikloen jaitsiera eta zikloen entseguak egin dira, klima aldaketarenganako erresistentzia frogatzeko, besteak beste.

Aztertutako eraikina, banaleku nagusi moduan funtzionatzen duen espazio eta pasaleku egitura batez lotuta dauden bi bolumenetan egituratuta dago. Mendebaldeko modulua Arteari dedikatuta egongo da, 2.500 metro koadroko erakusketa areto bat eta merkataritza- sukaldaritza- gune bat izango ditu.

Bien bitartean, sortaldeko modulua hezkuntza jarduketara bideratuta egongo da eta Santanderreko badiarantz begira dagoen terraza handi bat eta 950 metro koadrodun beheko solairuan estalkidun plaza bat izango ditu.

Kultur gunearen proiektuak, Renzo Piano Building estudioko lana, Luis Vidal y Arquitectos-ekin lankidetzan, kantabriar hiriburuan Artearentzako eta heziketa jarduerarentzako espazio bat eraikitzea du helburu.

Botin Arte Zentrorako lanak



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke