Sprilur eta Ihobek ezagutzera emango dituzte ingurumen bikaintasuneko kasuak eta eraikuntzako eta birgaikuntzako sostengarritasun jarraibideak

2015ko Otsaila 27,

imagen jornada urbanización y desarrollo sostenible

Euskal Administrazio Publikoari zuzendutako datorren martxoaren 3ko prestakuntzako jardunaldi teknikoan hainbat gai aztertuko dira, hala nola Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen garrantzia, urbanizazio eta birrurbanizazio proiektuen inpaktu ekonomikoa eta ingurumen arlokoa eta, besteak beste, eraikuntza prozesuko diseinu eta irizpide sostengarriak.

 

Orobat aurkeztuko da urbanizazio eta birrurbanizazio prozesuen ingurumen bikaintasuna egiazta-tzeko DURBE bereizgarria, eta SPRILUR taldeko proiektuen hainbat adibide praktiko azalduko dira.


 

Gure erakunde publikoek kudeatutako urbanizazio proiektuak prestatu eta gauzatzeko, kontrol zorrotzak bete behar dira, ezagutza teknikoa behar da eta eragile kopuru handi bat inplikarazi behar da garapen prozesu osoan.

 

Martxoaren 3an Bilbon (Bizkaia plaza eraikina-Urkijo zumarkalea, 36)  egiteko den jardunaldi tekniko eta informatzaile hori eta Administrazio Publikoari zuzenduta dago eta bere helburua da erakustea ezinbestekoa dela garapen sostengarriko eskakizunak sartzea urbanizazio prozesuetan, SPRILUR bezalako sozietate publiko batek bere jardueran frogatua duen bezala.

 

Ihobeko zuzendari Javier Aguirrek eta Sprilur-eko zuzendari Jose Miguel Artazak jardunaldia aurkeztuko dute eta azalduko dute zeinen garrantzitsua den garapen sostengarria aplikatzea jarduera ekonomikoetarako lurzoruaren kudeaketa publikoari. Aurkezpenaren osteko saioetan hainbat gai jorratuko dira, hala nola Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea, gidaren aplikazioa urbanizazio proiektuen garapenean, eta eraikuntzako diseinu eta prozesuari aplikatutako sostengarritasun irizpideak.

 

Bukatzeko, Sprilur eta Ihobek DURBE-urbanizazio eta garapen sostengarriko eta ingurumen irizpide sostengarrietan oinarritutako eraikuntzako bikaintasun bereizgarria aurkeztuko dute, bereizgarri horren erabilera zabaltzeko urbanizazio edota eraikuntzako proiektuak sustatzen dituzten enpresa eta lizitatzaile publiko eta pribatuen artean. Ikur horiek egiaztatzen dute garapen sostengarriko neurriak behar bezala aplikatzen direla urbanizazio eta eraikuntzako proiektu eta obretan; bestalde, kasu praktiko batzuk aurkeztuko dira ikusteko nola aplikatu diren ingurumen neurri eta eskakizun zuzentzaileak zenbait lan eta proiektutan.

 

Arteako Bildosola, Gueñesko Arangoiti, Erandioko Axpe eta Eibarko Matsaria poligonoak adibide onak dira ikusteko nolako neurriak aplikatu behar dituzten erakunde publikoek ingurumen inpaktua eta inpaktu ekonomiko eta soziala eginahalean gutxitzeko, beti ere kontratazio publikoa arautzen duen lege-esparruaren barruan.

 

Ezagutzera emango dira horrelako hobekuntza prozesuak ezartzen laguntzeko dauden onlineko tresnak eta espazio bat irekiko da esperientziak partekatzeko eta eskaerak jasotzeko.

Sostengarritasun eta eraginkortasun neurri eta irizpideak aplikatuz gero nabarmen hobetuko dira inpaktu ekonomiko eta sozialeko eta ingurumen inpaktuko adierazleak.

 

Egitaraua eta izena-emateak www.ihobe.eus weborriaren bidez.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke