Progeco Bilbaok bi milioi euro inbertituko ditu bere instalazioak handitzeko

2015ko Iraila 10,

Spri_Infraestructuras_ProgecoBilbao
Progeco Bilbao-ren lantegia

Logistikan espezializatutako Progeco Bilbao bizkaitar konpainiak bi milioi euro baino gehiago inbertituko ditu, Bilboko Portuan kokatutako Biltegiratze eta Banaketa Zonaldeko (BBZ-3) bere instalazioak handitzeko.

Eskaeraren areagotzea atenditzeko zenbait pabilioi eraikitzea aurreikusten duen proiektua, zenbait fasetan antolatuta dago. Jada bukatuta dagoen lehen etapa, konplexutasun handiko merkantziak maneiatzeko eta biltegiratzeko 5.000 metro koadroko nabe baten datza; bien bitartean, bigarren fasean, 4.000 metro koadroko biltegi bat eraikiko da.

Konpainiak gainera, oraindik zehaztu ez eta merkatuak norantza jotzen duen arabera egokituko den hirugarren obra bat gauzatzea aurreikusia du.

Honela, itsasoko- portuko- jarduerekin erlazionatutako operadore logistikoak, 24.000 metro koadro gehituko dizkio jada Bilboko Portuko inguru horretan zituen 33.000 metro koadroei.

Inbisa Eraikuntzak egitura metalikoko bolumen nabarmena duen lehen nabea eraikitzeko ardura izan du.

Instalakuntzen handitzeak, zerbitzu integral logistikoen operadorearen Bilboko Portuan -2011ko udan bere lanak hasi zituen tokian- duen posizioa sendotzen lagunduko du.

Iturria: Estrategia Empresarial

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke