Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko “Kuatro” eraikin berriaren bidez, BIO teknologien eta barne-ekintzailetzaren aldeko apustua indartu da

2015ko Uztaila 01,

spri_infraestructuras_edificio_kuatro
Kuatro eraikina

7,5 milioi euro inbertitu dira enpresa gipuzkoarrek oinarri teknologikoko espezializazio adimendunean aurrera egiten jarrai dezaten eta bioklimaren iraunkortasunarekin, bioeraikuntzarekin eta energia berriztagarriekin loturiko estrategiak jasotzen ditu eraikinak.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak gaurtik aurrera beste eraikin bat du, zeinaren bidez agerian jarriko baita RIS3 estrategiaren barruan dauden sektore teknologikoetan diharduten enpresei laguntzeko euskal instituzioek egindako apustua. Estrategia hori hainbat arlotara bideratzen da, hala nola bioteknologiara, bio-osasunera eta barne-ekintzailetza teknologiko-industrialera. Iñigo Urkullu lehendakariak, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Eneko Goia Donostiako alkateak gaur inauguratu dute “Kuatro” azpiegitura, Parkeko 4c100 gunean.

2010ean lehenengo harria jartzearekin batera hasi ziren azpiegitura eraikitzen, eta iragan apirilean bukatu egin zuten. Eraikinak lau solairu eta bi soto ditu, erabilgarri dauden 4.400 m2-tan banatuak.

Beheko solairuko gunean, hazkunde bidean dauden enpresak kokatzen dira eta ekimen berritzaileko enpresa-garapenera bideratuko da, bai enpresa-sehaskaren prozesuetarako bai barne-ekintzailetza teknologiko-industrialeko prozesuetarako. Gune laguntzaileak ere bertan daude. Lehenengo solairuan BIC Gipuzkoa Berrilanen egoitza dago, hala nola ekintzaileen eremua, sustatzaileen moduluak eta prestakuntza zein erabilera anitzeko gelak. Bigarren solairu osoa eta lehenengo solairuko zati bat Parkearen enpresetarako izango da; hirugarrenean, aldiz, enpresa bioteknologikoetarako eta bio-osasunerako bio-sehaska egongo da, BIO sektorean enpresa-ideia berrien alde egiteko eta horrelako enpresen finkatzea eta hazkundea bultzatzeko. Erabilera komuneko bi laborategi ez ezik, BIO sustatzaileentzako laborategiak ere badaude.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak 7,5 milioi euroko inbertsioa egin du eraikin berria eraiki eta egokitzeko.

Eraikin iraunkorra

Arquitectos Samazazu estudioak diseinatu eta zuzendu du Kuatro, Donostiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak baimentzen dituen eraikigarritasun-hobekuntzen arabera. Era berean, iraunkortasun-estrategiak txertatu egin dira diseinu fasetik aurrera, eta eraikuntza-fasean ere hobekuntzak ezarri dira. Horrenbestez, besteren artean, alderdi hauei eman zaie erantzuna:

–        Bioklima: sistema termikoen eta aireztapen- eta argiztapen-sistemen kontrola, eskakizun horiek betetzeko gai den errezel-hormaren diseinuaren bidez.

–        Bioeraikuntza: eraikuntza-prozesu industrializatuak erabili dira. Ondorioz, hondakinen sorrera minimizatu da eta tokian toki fabrikatutako eraikuntza-produktuen eskariak ere gora egin du, garraioaren eragina murrizte eta tokiko ekonomia sustatze aldera.

–        Energia berriztagarriak: erregai fosiletatik eratorritako energiaren eragina murrizteko, energia berriztagarrien alde egin da. Errendimendu handiko argiek eta kontsumo baxuko lanpara batek osatzen dute argiztapen-instalazioa. Kanpoko argiaren arabera argiztapena doitzen duen sistema ere instalatu da. Horrez gain, eguzki-panel fotovoltaikoak ipini dira estalkian.

–        Uraren kudeaketa: instalazioetan ura aurrezteko beharrezko teknikak erabili dira.

–        Ingurumenarekiko harremana: arkitektura integratu egiten da paisaian, bolumetrian, fatxadetan eta urbanizazioan, oro har. Halaber, lur-mugimenduek eta landaretzak ingurua errespetatzen dute.

–        Irisgarritasuna: arreta berezia eskaini zaio irisgarritasuna arkitekturan integratzeari; izan ere, erabiltzaile guztientzako sarbideak bateratu dira eta kokapen berbera dute.

Inaugurazio ekitaldia

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak gaur goizean inauguratu dute Kuatro eraikina. Ekitaldian hainbat erakundek eta enpresen ordezkarik parte hartu dute, besteak beste, Donostiako alkate Eneko Goiak, Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estibaliz Hernáezek, SPRIko zuzendari nagusi Alex Arriolak, Euskadiko Teknologia Parkeetako presidente José Miguel Corresek eta Sustapen Ekonomikoko foru-diputatu Ainhoa Aizpuruk.

Euskadiko Teknologia Parkeak: inkubazio-guneak

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Teknologia Parkeak sortu zirenetik enpresa-sehaskak dituzte, Parkeetako oinarrizko funtzioetako bat enpresa berritzaileen sustapena, sorrera eta hazkundea baita. CEIA (Araba), Biokabi, Elkartegi, T4 (Bizkaia) eta Bic Berrilan (Gipuzkoa) enpresek batez beste 60 proiektu gauzatzen dituzte urtero. Bestalde, aholkularitza eta laguntza eskaintzen dizkiete pertsona ekintzaileei, enpresen sorrera eta garapenaren alde egiten dute eta azpiegitura egokiak eskaintzen dituzte

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke