CLHk 18 milioi euro inbertitu ditu Bilboko Portuko instalazio berri batean

2016ko Urtarrila 14,

Spri_infraestructuras_CLH
Instalazio berriari esker, biltegiratze eta banaketa sistemak hobetu ahal izango dira

Petrolio-produktuak biltegiratu eta banatzen dituen CLH konpainiak 18 milioi euro baino zertxobait gehiago inbertitu du, Bilboko Portuan eskariaren hazkundeari aurre egiteko eraiki duen instalazio berrian.

Konpainiak Bizkaiko Santurtzi herrian duen beste instalazioaren osagarria izatea da Iñigo Urkullu lehendakariak abenduan inauguratutako instalazio honen helburua.

CLHren instalazio berriaren eraikuntzari esker, petrolio-produktuen biltegiratze eta banaketa sistemak hobetu ahal izango dira, Euskadin eta inguruko autonomia erkidegoetan, ingurune estrategiko honetarako aurreikusi den eskariaren hazkundeari erantzuteko moduko ahalmen komertziala eskaintzeaz gain.

Instalazio berriak 123.000 metro kubikoko guztizko biltegiratze-edukiera duten 8 tanga ditu, eta bigarren fase batean 38.000 metro kubikoko hiru tanga eraikitzea aurreikusi da, beste 114.000 metro kubikoko edukierarekin.

Instalazioa Santurtziko lantegiarekin, findegiarekin, tanga-ontzien pantalanarekin eta konpainiaren oliobide-sarearekin lotuta dago, eta horri esker, malgutasun eta gaitasun operatibo handiko azpiegitura izango da.

CLH-ren aurkezpena



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke