Precicast Bilbaok 20 milioi inbertituko ditu Sestaon aeronautika sektorerako lantegi berri bat eraikitzeko

2015ko Maiatza 07,

Sestao Bai industrialdea

Superaleazioetan espezializatuta dagoen Precicast Bilbao konpainiak 20 milioi euro inbertituko ditu Bizkaiko Sestao herrian aeronautika sektorerako osagaiak fabrikatuko dituen lantegi berri bat eraikitzeko.

ITPk % 80 partaidetutako konpainia honen aurreikuspenen arabera, instalazioak berrikuntza eta garapen teknologikorako gune bihurtuko dira, Boing, Airbus, Rolls Royce, Siemens eta Alston gisako bezeroekin elkarlanean jarduteko asmoz.

Konpainiak Barakaldon dituen instalazioei gaineratuko zaien lantegi berri honek 10.000 metro koadroko azalera izango du, eta Sestaoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak partaidetutako Sestao Bai sozietatearen lursailetan eraikiko da, aurreikuspenen arabera.

Taldea 1999an sortu eta superaleazio berezien elaborazioan espezializatu da argizari galduko doitasunezko galdaketa-prozesuaren bitartez, gas eta industria turbinen horniketan diharduten enpresei mikrofusiozko produktuen arloko soluzioak eskaintzeaz gain.

Gaur egun, konpainiak 250 langile ditu Barakaldoko lantegian, eta instalazio berrietan 200 lanpostu gehiago sortuko dituela kalkulatu du.

Iturria: Eitb

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke