Azken ordua! – IKTak

2014ko Iraila 22,


Bilbon egingo dute European Ecommerce Conference ekitaldiaren 2014ko edizioa

EEC Ekonomia Digitalaren Espainiako Elkartearen (aDigital) urteroko topaketa da eta aurten Bilbon antolatuko dute azaroaren 19 eta 20an. Kongresuan ekonomia digitalaren munduko joerak, berrikuntzak eta nazioarteko kasu arrakastatsuak eskainiko dira.

Wayra azeleragailuak deialdi bat ireki du startup teknologikoentzat

Telefónicaren Wayra nazioarteko startup azeleragailuak deialdi berri bat ireki du oinarri teknologiko eta osagai berritzaile handiko enpresa proiektuentzat. Urriaren 5era arte eman dezakete izena. Europa eta Latinoamerikako 8 herrialdetan ireki dira plazak.

Binary Soul enpresak Chicagon aurkeztu du makina-erremintarako bere 3D elkarreragineko softwarea

Binary Soul enpresa bizkaitarrak Chicagoko IMTS azokan parte hartu du eta hantxe aurkeztu du Motion Box konponbide berria, eskuak erabiliz 3D irudiekin elkarreragiteko sistema. Produktu horrek aukera ematen du makinak bistaratu eta aztertzeko aurkezpenetan eta marketin edo prestakuntza ekitaldietan.

Jada existitzen da droi komertzialentzako lehen sistema eragile estandarra 

Airware startup iparramerikarrak plataforma bat garatu du, edozein fabrikatzailek bere droiak pertsonaliza ditzan erabilpenen arabera eta hardwareko osagaiak eta softwareko aplikazio estandarizatuak erantsiz. Plataforma urte amaiera aldera aterako da merkatura.

“Somos Digitales”: gailuen eta onlineko edukien arloko kontsumo joerak

 “Somos Digitales. Digital Consumer Survey” txostenak bildutako datuen arabera, Espainia mundu mailako liderra da hainbat adierazletan: gailu anitzen erabilpenean, teknologia berriak barneratzeari dagokionean eta ikus-entzunezko edukien kontsumoan. Bakarrik 2 urtean bikoiztu egin da espainiarren smartphone kopurua, biztanleriaren %83ra iristeraino

Instant Banking Hack Day ekitaldiak onlineko bankarentzako ideia disruptiboak bilatu nahi ditu

Banco Sabadell-ek eta Mobile World Capital Barcelona-k antolatu dute Instant Banking Hack Day hackatoia, banka digitalarentzat aplikazio berriak garatzeko asteburu trinkoa. Urriaren 11 eta 12an egingo dute ekitaldia Bartzelonan eta izena emateko epea zabalik dago irailaren 26ra arte.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke