Azken ordua! – IKTak

2014ko Iraila 15,


Yuzz Gipuzkoak gazte ekintzaileentzako “Elkarrizketak” jardunaldia antolatu du

Donostiako Sustapena erakundeak jardunaldi bat egingo du espiritu ekintzailea duten gazteei ibilbide luzeko enpresarien esperientziak hurbiltzeko. “Elkarrizketak” topaketa irailaren 15ean izango da Talent House-n eta YUZZ programa ere emango da ezagutzera.

Bilbok Game Jam bat ostatatuko du kirolarekin lotutako aplikazio mugikorrak garatzeko

Irailaren 19an jardunaldi trinko bat egingo dute Matikoko Auzo Factory espazioan, kirolarekin eta jarduera fisikoarekin zerikusia duten sakelakoetarako bideojokoak garatzeko. Talde irabazlea Europa mailako JamToday lehiaketaren finalera igaroko da.

Laster antolatuko da IndusMediaren IV. edizioa, enpresa industrialentzako Marketin Digitaleko Kongresua

Urriaren 21ean Donostian egingo da IndusMedia topaketa, hau da, enpresa industrialentzako Marketin Digitaleko Kongresua. Ekitaldi horrek onlineko marketin estrategiak sustatzen ditu sektore industrialean. Kasu praktikoak partekatu nahi dituzten enpresek beren esperientziak aurkeztuko dituzte kongresuan.

Melting Down bideojokoak bidaia bat proposatzen du Artikoko urtzaroan barrena Kepa Acero surflariarekin

Jokoga Bilboko bideojoko estudioa Melting Down jokoa garatzen ari da, klima aldaketak Ipar Poloan eragin dituen ondorioak aztertzen dituen abentura grafikoa, eta Kepa Acero surflaria du protagonista. Jokoa hóPlay jaialdian aurkeztuko dute eta urte amaiera aldera iritsiko da merkatura

Europe Code Week, ekitaldiz betetako astea gaitasun digitalak sustatzeko

Urriaren 11tik 17ra Programazioaren Astea egingo da Europa osoan. Europako Batzordearen ekimen bat da eta programazio arloko hezkuntza eta gaitasun digitalak sustatzea du helburu. Dagoeneko 300 bat ekitaldi ludiko eta prestakuntza ekitaldik eman dute izena ekimenean

Emprendedor XXI Sariketak ireki du Creces kategoriarako deialdia

Emprendedor XXI sariketak Creces kategoriarako hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu du TIME, Bizitza Zientziak eta Industria eta Sostengarritasun sektoreetan lan egiten duten 2 eta 7 urte bitarteko enpresentzat. 50.000 eurorainoko sariak banatuko dira sektore bakoitzean eta izena emateko epea irailaren 30ean itxiko da.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke