Azken ordua! – IKTak

2014ko Iraila 08,


Fun & Serious Game Festival 2014 jaialdiak baditu kartela eta lehen hautagaiak

Fun & Serious Game Festival bideojoko jaialdiak 300 proposamen baino gehiagoren artean aukeratu du laugarren edizioko kartela. Iragarri dute baita ere urteko bideojoko onenen aurre-hautatuen zerrenda. Topaketa azaroaren 28tik abenduaren 3ra izango da.

Profesional eta afizionatuentzako I PI@ Bideojoko Lehiaketa antolatuko dute Donostian

Donostiako Udalak abian jarri du PI@ Bideojoko Lehiaketaren I. edizioa, Gipuzkoako profesional eta amateurren sorkuntza berriak bultzatzeko txapelketa. Sarien artean, besteak beste, prestakuntzarako ikastaro espezializatuak eskaintzen dira eta parte hartzeko epea zabalik dago irailaren 22ra arte.

M-commerce hedatzen ari da erosketa ohituren artean

Dispositibo mugikorren bidezko merkataritza elektronikoa azkar ari da hedatzen, %50eko hazkundea izan duelarik soilik 2014ko bigarren hiruhilekoan. Espainia Europako batez bestekoaren gainetik dago smartphone edo tablet bidez erosteko asmoa duten erabiltzaileen kopuruan

Programazioari buruzko hezkuntza hedatzen ari da ikasgelan eta ikasgelatik kanpo

Nafarroan, ikasturte honetan, softwarea garatzeko proiektuak jarriko dituzte martxan Lehen Hezkuntzako 5. mailan; lehen urratsa izango da programazioa ikastetxe guztietara zabaltzeko. Europako Batzordeak eskatu die herrialde kide guztiei gaitasun horiek sustatu ditzatela, ezinbestekoak izango baitira etorkizuneko lan merkatuan.

Bufanda adimendunek Basketball World Cup txapelketako emozioa neurtuko dute

Bilboko Symplio enpresak bufanda adimendunak banatu ditu saskibaloi zaleen artean, harmailetako animazioa erregistratu dezaten Munduko Saskibaloi Txapelketaren lehen fasean. Gauzen Internetek eskaintzen dituen teknologiei esker, bufanda horiek denbora errealean islatzen dute Sarean partiduen emozioa

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke